Nam June Paik-en munduak
Charlotte Moorman
Objektuak eta performancea
Atalak
Fluxus
- Izenburua:
- Fluxus
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta musika | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lankidetza artistikoa | George Maciunas | Karlheinz Stockhausen | Charlotte Moorman
- Mugimendu artistikoak:
- Fluxus
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Fluxus arte-mugimendu erradikala 1961ean sortu zuen George Maciunas-ek, eta hasieratik eragin handia izan zuen Nam June Paik-engan. Fluxus artistek ekitaldiak antolatzen zituzten taldean eta bakarka. Ekitaldi haiek planifikatuak edo bat-batekoak izaten ziren, musika- eta antzerki-errepresentazioei buruz ikusleek aldez aurretik sortuak zituzten ideiei desafio egitearren. Fluxus mugimenduaren ekintzak antzokietan eta kontzertu-aretoetan edo hain ohikoak ez ziren lekuetan burutzen ziren, esate baterako industri-nabeetan, ikasgeletan eta galerietan. Paiken performanceek, bereziki Karlheinz Stockhausen-en Originalak (Originale) (1961) antzezlan kolektiboan parte hartu zuenean, atentzioa eman zioten Maciunasi, eta hala gonbidatu zuen Paik Fluxus mugimendura elkartzera. Emakumezko pintore eder baten kronikak (Chronicle of a Beautiful Paintress) (1962) eta Zakil gaztearen sinfonia (Young Penis Symphony) (1962) partiturek sexuaren aurrean Paikek bere antzezte-lanetan erakutsi zuen interes goiztiarraren eta lotsagabearen erakusgarri dira. Izan ere, sexuaren gaia berriro landu zuen 1960ko hamarkadaren bukaeran Charlotte Moorman abangoardiako biolontxelo-jolearekin batera egin zituen performanceetan.