Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Erlijioa, gaua, iluntasuna (I)
Atalak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Mugimendua | Sinbologia | Espiritualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
Barroko neurrigabea erakusketan arte garaikidearen eta XVII. mendeko artelanen arteko erkaketa egin da. Barrokoaren “neurrigabetasuna” eta maiz aipatutako bizitzarekiko gertutasuna azpimarratu nahi du erakusketak. Barrokoaren nozioa estereotipo formaletatik aldentzen saiatzen da, baita haren estiloa deskribatzeko ohiko moduetatik urruntzen ere. Ez dira ardatz, beraz, Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, Barroko neurrigabeak gai ditu bizitasun ezegonkorraren adierazpideak —bizitako, berraurkitutako edo galdutako bizitasuna—; heriotzak mehatxatutako eta proiektatutako bizitzaren ezegonkortasuna.