Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
Sarrera
Erlijioa, gaua, iluntasuna (II)
Atalak
Erlijioa, gaua, iluntasuna (I)
- Izenburua:
- Erlijioa, gaua, iluntasuna (I)
- Erakusketa:
- Barroko neurrigabea. Cattelan-etik Zurbarán-era
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Drama | Espiritualtasuna | Sinbolismo erijiosoa | Europa | Drama
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Barrokoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Magnasco, Alessandro
Erromako artea irauli zuen Caravaggio-k 1600. urtearen inguruan. Argia erabiltzeko moduak (ilun-argia) giro dramatikoa areagotzen du sakratuaren, profanoaren, egunerokoaren, funtsezkoaren eta gorpuztasun sentsualaren irudietan. Caravaggiok eragin ikaragarria izan zuen, batez ere Europako iparraldean; bereziki, Utrechteko Eskolan. Eskola horretakoa zen Dirck van Baburen, gazte hildakoa. José de Ribera-k ere Caravaggioren argia baliatzeko modua inspirazio-iturri izan zuen, eta beraren estilo errealistak Italiako Barrokoaren garapenean eragin zuen, Erroman eta Napolin. Era berean, Espainiako pinturaren historia, beste batzuenen artean, haren lanetan oinarritu eta eraiki da.
Barroko berantiarrean, gauak eta iluntasunak ñabardura kezkagarria hartu zuten Alessandro
Magnasco-ren irudi tetrikoetan. Fraideak eta bidelapurrak, mamuen antzerakoak, ugariak dira haren margolan azkar eta urdurietan. “Epaiketa” baten eszenaratzean nabari daiteke Inkisizioak eragiten zuen beldur-ikara:
Jainkoaren izenean tortura erabiltzea agintzen da eszena horretan. Inauteria ihesbidea da, ezarritako ordenari muzin egiteko zilegizko aukera, zein norberaren burua flagelatzearen guztiz aurkakoa den.