Edukira zuzenean joan

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Kalea eta Denda

Info gehiago

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala

Info gehiago

Atalak

Etxea eta monumentuak

Oldenburg-ek 1963. urtean Kalifornian eginiko egonaldi batean hasi zuen Etxea (The Home) lan-multzoa —horrela deitzen dio artistak—. Gai-aldaketa ekarri zuen sorta hori egiteak, aurrerapauso bat ematea zen: kaletik etxeko giro pribatura igaro zen, dendaren gune erdi publikoaren ondoren (Kalea, Etxea eta Denda lan-multzoak, hurrenez hurren). Dendako objektuen bizitasun “espresibo”arekin alderatuta, Etxeko objektuek itxura “hotza”goa dute, erabilitako materialen eta duten biguntasunaren ondorioz. Materialaren pisuak eta azaleraren ezaugarriak (ukitu gabe halako sentsazio taktila iradokitzen dute) industria-ekoizpeneko etxeko tresnekin eta altzariekin lotu ohi ez ditugun sentsazioak eta bizipenak sorrarazten dituzte. Batzuetan plastiko distiratsuaz egindakoak dira objektu horiek, beste batzuetan mihisezkoak, eta hainbat bertsiotan irudikatu zituen Oldenburgek (“biguna”, “gogorra”, “erraldoia” eta “mamua”). Ohiko objektuak diren arren —telefonoa, komuna, haizagailua, isurbidea, etengailua eta abar—, erabilgarritasuna galdu dute. Batzuetan erraz ezagut daitezke, besteetan halako arroztasun bitxia sortzen dute, eta, bata eta bestearen arteko joan-etorri horietan, objektuek komikotasun-uneak eragiten dituzte ikuslearengan, urruntasun- eta bitxitasun-sentsazioekin batera.

Bere “eskultura bigunak” sortzen zituen bitartean, Oldenburgek kontsumo-objektuak gune publikoetan erakusteko aukera aztertzen hasi zen. 1965. urtean aire zabaleko gunetarako proiektu utopikoak garatzen hasi zen, marrazki eta urmargoen bidez. Oldenburgek azaldu duenez, Monumentu erraldoietarako proiektuak egiteko ideia otu zitzaion taxi batean zihoala, Manhattango etxeen silueta ikustean: “Oso atsegina litzateke etxe-orratz baten tamainako untxi bat Midtown-en. Asko poztuko ziren aldirietatik untxiaren belarriak ikustean”. Oldenburgen handitze grotesko horiek, peluxezko hartz txiki bakartia, arropetako pintza edota banana, eguneroko bizimoduaren karikatura bihurtzen dira. Artistak berak dioenez: “umorea bizirik irauteko arma bakarra da”.

BESTE ATALAK

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Kalea eta Denda

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Etxea eta monumentuak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago