Edukira zuzenean joan

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Etxea eta monumentuak

Info gehiago

Atalak

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala

Miniaturazko bitxikerien sorta handi bat zuen Oldenburg-ek 1960ko hamarkadaren erdialderako: maketa txikiak, aurkitutako objektuak, panpinak, zirtzileria, txantxetarako gauzak eta bigarren eskuko bazarretako kitsch objektuak; tartean zeuden Izpi-pistolak (Ray Guns) deitzen zituen objektuak. Gauzaki horiek guztiak taldekatu zituen gaika, apal handietan, panpina-etxe batean bezala. 1965ean instalazio horri herri-artearen museoa, new york hiria (museum of popular art n.y.c.) izena jarri zion; 1972an, Kasselgo Dokumenta 5 azokan, “objektu arrunten museo” hori benetan egitura batean gauzatzeko aukera izan zuen: Sagu-Museoa (Mouse Museum) egin zuen.

Sagu-Museoaren oinplanoak sagu geometriko itxura du: bi borobil dira belarriak, lauki bat burua eta irudi faliko bat sudurra. Barrualdea iluna da, eta argiztatutako beira-arasa batek horma guztiak, jarraiki, estaltzen ditu. Bi beira-arasa txikiek, zutabe exentu bitan, saguaren begienak egiten dituzte. Arasetan urtetan bildutako objektuak taldeka sailkatu zituen, baina inolako hierarkiarik gabe: ez dago idulkirik, eta bata bestearen arteko lotura, sekuentzia bera, ahula da. Oldenburgek esan duenez “Munduaren ikuspegi entziklopediko baten antzekoa da: barne daude dimentsio posible guztiak, sentimenduen ñabardura guztiak. Bere baitan artea dago eta artea ez diren hainbat gauza. Une jakin baten zeharkako sekzioa bezalakoa da, mikrokosmos bat, non edozein galdera posible den”. Bost urteren buruan, 1977n, Sagu-Museoa berreraiki zuen eta, Coosje van Bruggen-ekin batera, erantsitako atal bat diseinatu zuen (Sagu Museoaren eraikinetik banandutakoa), Izpi-pistolen atala (Ray Gun Wing). Izpi-pistolak erakusgai jartzeko taxutu zuten; izan ere, oinplanoak izpi-pistola itxura du, alegia, angelu zuzenean oinarritutako forma da.

Oldenburgek, txantxetan, Sagu-Museoa objektuen “mausoleo” bat zela esaten zuen; nolanahi ere, gune publikoetarako etorkizuneko lanak sortzeko abiapuntu ere izan zen.

BESTE ATALAK

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Kalea eta Denda

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Etxea eta monumentuak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago