Edukira zuzenean joan

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Info gehiago

Etxea eta monumentuak

Info gehiago

Atalak

Kalea eta Denda

Izenburua:
Kalea eta Denda
Erakusketa:
Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Tamaina | Kapitalismoa | Herri-kultura | New York
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Eskultura | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Oldenburg, Claes

Oldenburg-ek 1956an Chicagotik New Yorkera bizitzera joan zen. Lower East Siden, Manhattango auzo batean, instalatu zen; immigranteen eta langileen auzoa zen. Berehala hasi zen inguruko bizimodua behatzen, jendea eta kaleko giroa, eta ikusitakoa artelanak egiteko erabiltzen. 1960an Kalea (The Street) instalazioa egin zuen: objektu batzuk eskegi, bermatu, tolestu eta bata bestearen ondoan jarrita zituen, agertoki batean baleude bezala; lan horrek “hiriko pop” artea delakoaren oinarriak ezarri zituen. Lower East Sideko bizimodua irudikatzen zuten objektuok: autoak, bide-seinaleak, horma-irudi handi-handiak, oinezkoak eta abar. Arreta gabe moztutako edota eskuz zartatutako kartoi zaharrez egindakoak ziren, eta, ondorioz, ertz irregularrak, deformatuak, zituzten. Ikuslea objektuen artetik ibiltzen zela, itxuraz ausaz aukeratutako objektu horiek Lower East Sideko mundu kapitalista itxuratzen zuten —bertako txirotasuna, trafikoa, lana, moneta-ekonomia, isolamendua eta komunikaziorik eza—, ekintzen aldiberekotasuna hausten baitzen.

1960ko udan hiri handiko zarata, zikinkeria eta kaosa atzean utzi eta Oldenburg Provincetownera joan zen bizitzera (Massachusetts estatuan, New York estatutik iparraldera). Bertan egin zuen nazionaltasunaren nonahiko ikurra, AEBtako bandera (“barrak eta izarrak”), gai zuen lan-sorta: herri horretan zuen presentzia jaso zuen. Provincetowngo banderak (Provincetown Flags) saileko hasierako lanak eskuz egindako egurrezko muntaia sinpleak dira; formatu txikiko lan horietako askok posta-txartelak gogorarazten dituzte.

Urte horretako udazkenean New Yorkera itzuli zen, eta Denda (The Store) sailean lanean hasi. Orduan ez zuen bilatu kaleko kultura kontsumistaren gainbehera jasotzea; aitzitik, salgai koloretsuen mundura sartu zen, eta hainbat objektu sortu zituen. 1961ko abenduan, alokatutako Manhattango denda batean, objektuok saltzen hasi zen, salgai arruntak balira bezala. Denda sortako artelanak kontsumismoko eguneroko askotariko objektuak irudikatzen dituzte: jakiak, arropak, tresnak, etxetresnak eta etiketak, besteak beste. Elkarren artetik oso gertu zeuden, saltegi handietan pilatutako objektuen moduan, eta lehiatzen ziren ikuslearen arreta bereganatzeko. Dendako lanak, itxura bitxikoak eta kolore minekoak, denda eraldatu zuten: agertoki bihurtu zen, non, itxuraz, antzezlan batean bizira etorritako objektuak zeuden.

BESTE ATALAK

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Kalea eta Denda

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Etxea eta monumentuak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Atala, 2012

Info gehiago