Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Kabineteetako pinturak

Info gehiago

Historia

Info gehiago

Atalak

Ohitura-eszenak

Historia-pinturetan ez bezala, ohitura-eszenetan giza irudiak ez dira ezagunak. Izaera mota batzuk adierazteko tresna dira, pintoreek dagokien testuingurura eraman zituzten ereduak. “Nekazarien generoa” delakoan puzten zituzten gehien pertsonaien alde negatiboak; hartara, hainbat ohitura txar, edatea eta erretzea, adibidez, baita likiskeria ere, bete-betean aurkezten zitzaizkien ikusleei. Nekazariak eta pertsona lauak irudikatzen zituzten pintura hauek literaturako behe-mailan zegoen komediaren arauei jarraitzen zieten. Horien arabera, irudiak ez ziren aldatzen, ez zegoen izaeraren bilakaerarik narrazioan zehar; orainean baizik ez ziren eta euren ezaugarri (txar) guztiak erakusten zituzten. Moralaren ispilu horiek atzera-eragileak dira, ikuslearen ulermenari eta hobekuntzari laguntzeko. Ez dugu ahaztu behar “nekazarien pintura” hauen jabeak burges dirudunak zirela eta horiek, gizarte-maila eta heziketa aberatsa zutela eta, horrelako jarrera doilorretatik berariaz aldentzen zirela.

Nekazarien festak eta karikatura itxura zuten irudi isolatuak pintatzen hasi zen lehenengoetariko artista garrantzitsua Pieter Brueghel Zaharra (ca. 1525–1569) izan zen. Adriaen Brouwer-ek (ca. 1605/06–1638) iparraldean eta hegoaldean hedatu zituen gai zatar horiek; izan ere, Frans Hals-ekin (1582/83–1666) egin zuen lan aldi batez Haarlem-en, Flandesera, jaioterrira, itzuli aurretik. Anberesen David Teniers Gazteak (1610–1690) familia-ohiturari jarraitu zion —Brueghelen bilobaren senarra zen—, eta Holandan, Haarlemeko pintoreek, batez ere, landu zuten behe-mailako genero hau: Adriaen van Ostade-k (1610–1685), Cornelis Bega-k (1631/32–1664) eta geroago Cornelis Dusart-ek (1660–1704), esaterako. Guztiek erabiltzen zituzten pintzelkada askeak eta, beraz, agerikoak ziren utzitako arrastoak. Lan egiteko modu “trauskil” horrek oso egokia ematen zuen moralaren eta gizartearen behe-mailako gai horietarako, baita orekarik eta “ordenarik” gabeko eta klasikoen aurkako konposizioetarako ere; azken horietan Jan Steen (1625/26–1679) berezitu zen eta maisulanak egin zituen.

Burgesiaren bizimodua jorratu zutenek gizartearen eta moralaren alde jasoagoak irudikatu zituzten. XVII. mendeko lehenengo hamarkadetan Pieter Codde-ren (1599–1678) eta Anthonie Palamedesz-en (1601–1673) “talde alaiak” hedatu ziren: musika jotzen zuten eta azken modako jantziak zeramaten gazteak. Irudi horiek galdera bat dakarte: ikonografiaren jatorriaren, hots, Seme Hondatzailearen irudiaren, balorazio moralik ematen al zuten? Leideneko pintore Gerrit Dou-k (1613–1675) eguneroko eszena horiek zehazki margotu eta lanok historia-pintura batzuen gainetik baloratu zituzten. Bidea ireki zien Gerard ter Borch-i (1617–1681), Pieter Janssens Elinga-ri (1623–1682) eta Jan Vermeer-i (1632–1675); horien lanak historia-pinturei hurbiltzen zitzaizkien, dotoretasunak nekazarien komikotasunetik bereizten baitzituen.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Ohitura-eszenak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Historia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Natura hila

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago