Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Erretratua

Info gehiago

Atalak

Jan Vermeer, Geografoa

Jan Vermeer van Delft-ek ikusizko mundua jaso nahi zuen bere pinturetan. Arretaz begiratzen zien askotariko materialei eta argi-itzalen jokoei, eta burgesen etxeen barnealdeak irudikatzen zituzten haren pinturetan xehetasun bakoitzak bere tokia zuen. Zehaztasun handiz lan egiten zuenez beti, ez zuen pintura askorik egin. Haren maisulanen artean da Geografoa (1669). Gizon bat zutik dago mahai baten aurrean. Ezkerreko eskua liburu baten gainean du eta bestearekin konpas bat oratzen du. Tresnak gizonaren ogibidea igartzen laguntzen digu eta eskuinaldean dagoen eskuairak, armairu gaineko munduko bolak eta hormako mapak mundua bikain ezagutzen duela aditzera ematen dute: geografoa da. Mahai gainean irudi narodun ekialdeko tapiza dago eta eszenako irudi nagusirantz darama begirada. Ondo bereizi ezin daitekeen arren, mahaian zabaldutako paper zuria mapa bat izan daiteke eta beharbada hura neurtzen ari da geografoa. Hala ere, jarduna eten du eta leihotik begira dago, argi-parrastada sartzen da gelara. Hala, Vermeerrek hausnarketa-kutsua ematen dio pinturari; izan ere, denbora gelditu dela ematen du geografoa inspirazio-bila edo pentsatzen dabilen une horretan.

Geografoa 1669an margotu zuen, 35 urte zituela, eta urte bat lehenago honen kideko beste bat amaitu zuen: Astronomoa (gaur egun Parisen dago, Louvre Museoan). Ziur asko parea ziren koadroak —neurri berekoak dira—, elkarren osagarri ziren zeruko eta lurreko zientziak gai zituen parea. Orain gutxi proposatu dute Adriaen Paets-ek (1631–1686) agindu zizkiola Vermeerri. Paets Rotterdameko hiriaren ordezkaria zen Ekialdeko Indien Konpainia Holandarrean (VOC). Probintzia Batuek merkataritzan gora egitea eta itsasoko komertzio konpaina hau zuzenean lotuta zeuden. VOCek egoitzak zituen Japonian, Indian eta egungo Indonesian (Ekialdeko Indiak) eta horietatik espezia preziatuekin salerosian aritzen zen. Geografiak eta astronomiak itsasketatik onura ateratzen zuten eta aldi berean, zientzia-oinarriak ematen zizkioten hari. Nabigatzeko izarrak eta eskuz egindako mapak baliatzen zituzten eta azken horien zehaztasunak, beraz, onura ekonomikoa zekarren. Herbehereak, kartografiari dagokionez, aitzin-aitzinean zihoazen, gelan agertzen diren osagaiek aditzera ematen duten legez: atzealdean dagoen mapa VOCen Amsterdameko kartografo ofizial Willem Janz Blaeu-k (1571– 1638) egindako nabigazio-mapa ezaguna da eta Europako itsasbazterrak jasotzen ditu; armairu gaineko munduko bolan, berriz, Indiako Ozeanoa ikus daiteke eta hori ez da, ez, ausazko xehetasuna.

Vermeerrek tresna optikoen laguntza izan zuela uste da, ganbera ilun bat, esaterako, erabili zuela. Ganbera iluna gela ilun bat da edo zulo bat duen kutxa itxia, eta zulo edo leiarretik argi naturala sartu eta kanpoko gauzen irudi lausoa eta abstraktua proiektatzen du. Koadroko irudien inguru leunak eta pintura hezearen gainean egindako argi-puntuak bat datoz, hain zuzen, ganbera ilun baten bidez ikusten denarekin. Gainera, tresna horrek irudikatzen zenaren funtsezko alderdietan arreta jartzen laguntzen bide zuen, eta, izan ere, funtsezko gune horiek bikain agertzeagatik irizten da Vermeer Urrezko Aroko artista nagusitako bat zela.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Ohitura-eszenak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Historia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Natura hila

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago