Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Historia

Info gehiago

Paisaia

Info gehiago

Atalak

Natura hila

Natura hilak gauzaki bizigabeen —stilleven, natura morta, Stillleben, still life— irudiak direnez, pintura-generoen beheko mailan zeudela jotzen zuten XVII. mendeko arte-kritikariek. Nolanahi ere, Urrezko Aroko natura hilek narrazio baten gabezia eta gizakien arteko harreman eza ondo baino hobeto orekatu zituzten, errealitatea zehatz-mehatz jaso baitzuten eta, hala, garai hartako bildumagileak —baita egungo ikusleak ere— liluratu zituzten. Oso gogoan zuten lilura hori natura hilak margotzen zituztenek; izan ere, Jan Brueghel Zaharrak (1568–1625) loreen natura hil bati buruz Milango kardinal artzapezpiku Federico Borromeo-ri, arte-sen oneko bere mezenasari, esan zion pinturak urrearen edo harribitxien balioa gaindituko lukeen erabaki behar zuela. Natura hilak nazioarteko merkatuaren gaiak ziren eta, beraz, jabearen estatusaren adierazle bihurtzen ziren.

Natura hiletako motiboak Erdi Aro berantiarreko erlijio-pinturetan sartu bazituzten ere, XVI. mendearen amaiera aldera ezarri zuten natura hila pintura-genero independente gisa. Dena dela, XVII. mendeko natura hilak ez ziren inola ere ikusizko munduaren adierazpen hutsak; aitzitik, ikonografiaren inguruko iruzkinak egiten zituzten sinboloen eta alegorien bidez. Hortaz, lore-sorta baten joritasunak Jainkoak sortu zituela zein galkorrak zirela adieraz zezakeen. Interpretazio-bide hori, erlijioaren edo moralaren eremukoa, are argiagoa da vanitas pinturetan —Peter Willebeeck-en (1620 baino lehen–1647/48az geroztik) lanak, adibidez—, iragankortasuna aditzera ematen duten motiboak nabarmenak eta ezin nahasizkoak baitira. Memento mori diren aldetik, hots, gizakiaren hilezkortasuna eta Jainkoaren bidezko berrerospena oroitarazten diguten aldetik, vanitasek Barrokoaren bizitzaren zentzua hezurmamitzen dute.

Halere, natura hilek estatusaren asmoak ere jaso zitzaketen: XVII. mendean zehar, Holandako merkataritza-konpainiek munduko komertzioa gain hartu zutenean, elite burgesa aristokraziaren eta gortearen errepresentazio-ereduetara hurbildu zen. Aldi berean, irudikatzen zituzten gaiak gero eta oparoagoak, exotikoagoak eta garestiagoak ziren eta horien antolatzea are landuagoa; horren adibide dira, Jan Davidsz de Heem-en (1606–1683/84) eta Cornelis de Heem-en (1631–1695) lanak. Irudikatutako objektuek ere jasotzen dute Holandak izan zuen goraldia munduko merkataritza-potentzia gisa: hasiera batean bertako gaiak, esportatzen zirenak, arraina, gazta eta garagardoa, esaterako, nagusi baziren ere, laster leku hori hartu zuten luxuzko gaiek, Mediterraneo ingurutik iparraldera eramaten ziren beirateriek eta tapizek, adibidez. Indiarako eta Indonesiarako komertzio-bideak ireki zituztenetik aurrera, gainera, espeziak eta itsasoko animalia exotikoen maskorrak ere margotu zituzten. Ekialde Urrunera heldu zirenean, Holandako portu handien bidez Europara txinatar portzelana ugari sartzeaz gain, luxuzko material horretako gaiak natura hiletako ohiko motibo bihurtu ziren.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Ohitura-eszenak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Historia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Natura hila

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago