Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Ohitura-eszenak

Info gehiago

Natura hila

Info gehiago

Atalak

Historia

Pinturaren adar jasoentzat zuten historia-pintura. Izan ere, Bibliako edo Antzinate klasikoko eszenak irudikatzeko artistek askotariko ezagutzak behar zituzten: ezinbestekoak ziren literaturaren eta historiaren ingurukoak, baina baita paisaiak edo natura hilak margotzeko abileziak ere, horiei esker testuaren, garaiaren eta lekuaren araberako agertokia eraikitzen baitzuten. Narrazioaren muinean irudiak zeuden, jardunean, eta horiei so eginez ondorioztatu behar zuten ikusleek zer gertatzen zen. Historia-pinturaren hatsarreak, Italian batez ere garatu zituztenak, Schilder-Boeck (Pintoreen liburua) lanean bildu zituen Karel van Mander-ek (1548–1606), Haarlemen historia-pintore zenak. Artistentzako eskuliburu ezagun horrek, gainera, antzinako mitologiaren iturri nagusi zen Ovidio-ren Metamorfosiak lanaren gaineko azalpen erabilgarriak ematen zituen.

Kontrarreformaren eskuetan zegoen Herbehereetako hegoaldean Peter Paul Rubens-ek (1577–1640) eta Jacob Jordaens-ek (1593–1678) aldareetarako pintura naroak egin zituzten. Herbehereetako Errepublika Batuan, aldiz, irudi guztiak baztertu zituzten hirietako elizetatik, erreformaren araberako liturgia-zerbitzuak ematen zituztenetatik, bederen. Haatik, Katolikoek, meza eman zezaketen, baldin eta kanpotik ezagut ezin zitezkeen tenpluetan bazen, hots, etxebizitzen edo biltegien barruan zeuden elizetan. Horiek hornitzeko historia-pintoreak behar zituzten eta askok Abraham Bloemaert-ekin (1566–1651) ikasi zuten katolizismoaren gotorleku zen Utrechten.

Holandako historia-pintore gehienek kabinetetarako formatu txikiko lanak egiten zituzten eta aurrera zihoazen Errepublikaren hirietan ikasitako publiko aberatsa zuten, unibertsitateak izaten hasi baitziren. Amsterdamen arrakasta izan zuen, besteak beste, Pieter Lastman-ek (1583–1633), irudi txikien historia-pinturak egiten zituenak. Bartholomeus Breenbergh (1598–1657) eta Rembrandt Harmensz van Rijn (1606–1669) giro horietan trebatu ziren. Rembrandten aurrekoek, Lastmanen ingurukoek, ezaugarri zuten agertoki landua eta irudien sare konplexua, baina Rembrandt irudi gutxiago erabiltzen saiatu zen, tentsio handieneko unean arreta biltzeko: arte-baliabide horien bidez tragediaren berezko unea, barnekoa ikusten den eta gertakizuna aldatzen den hori, jaso nahi izan zuen. Maisukiro erdietsi zuen emozio-egoerak aditzera ematen zituzten lanetan. Jan Victors-en (1619–1676) lanak ulertzeko ondo jakin behar zuten Itun Zaharra ikusleek. Rembrandten ikasle horrek erreformatzaile artezaleentzat lan egiten zuen. Holandako errepublika “Israel berri” gisara ikusten zuten horiek, Jainkoaren herria moduan, iparraldeko probintziak zapalkuntzatik askatu baitzituzten. Victorsen legez, historia-pintore holandar askok zaleak irabazi zituzten ohiz kanpoko gaiei eta irudikatze-modu berriei esker.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago