Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Kabineteetako pinturak

Info gehiago

Atalak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Frankfurteko merkatari Johann Friedrich Städel zendu zen unean bertan, 1816an, Europako museo garrantzitsuenetako bat sortu zen. Städelek oinordeko bakar izendatu zuen bere deitura hilezkortuko zuen arte-institutu bat: Städel Museum-a. Fundazio zibil gisa sortu zen merkataritza-gune adierazkor zen Frankfurten eta, egun arte, museoan eragin handia izan du bertako burgesiaren konpromisoak. Izan ere, harreman hori nabarmena da bildumetan, azken 200 urteetan osatu baitira elkartzeei eta dohaintzei esker, baita ondo pentsatutako eskuratzeei esker ere. Hartara, 1300. urtetik egundainoko Europako pinturaren ikuspegi orokorra aditzera ematen duten funtsezko artelanak bildu dituzte.

Städel bizi zen garaian hasita, Holandako Urrezko Aroko pinturak leku gailena izan du museoaren bilduman. XVII. mendeko lan horiek Holandako merkatarien elitearentzat, hots, oso aberastu ziren burges protestanteentzat, sortu zituzten eta, gerora, XIX. mendeko Frankfurteko bildumagileen gustuetara ondo egokitu zitzaizkien; finean, horien funtsak, osorik edo zati batean, Städel Museumera helduko ziren. 1568an Habsburgoko etxearen aurka altxatu ziren holandarrak eta ondorengo hamarkadetan Holanda iparraldeko Probintzia Batuek euren lurraldeak babestu zituzten Felipe II.enak eta bere ondorengoek Habsburgotarren gobernua berrezar ez zezaten. Horrez gain, XVII. mendean munduko merkataritza-potentzia bihurtzea lortu zuten. Testuinguru horretan, nazio-identitatea eta harrotasun-sentimendua piztu zen gizartean eta horixe islatu zuten Urrezko Aroko pintoreek. Garai hartako eliteko merkatariek —gehienak dirutza handia egin zuten protestanteak— euren idealak eta morala jasotzen zituzten koadroak erakutsi nahi zituzten etxeko saloietan eta bestelako gela adierazgarrietan.

Urrezko Aroko Holandako pinturen aukeraketa bikain honek, gehitu zaizkion Barrokoaren eredu peto-petoak diren Flandeseko lan batzuekin batera, garaiko artearen oparotasuna azaltzen du. Era berean, argi nabarmentzen du nola islatu ziren Holandako elitearen gustuak eta idealak historia-pinturetan eta erretratuetan, ohitura-eszenetan, natura hiletan eta paisaietan. Ibilbidean zehar erakusketaren atal bakoitzaren gaien inguruko argibideak aurkituko dituzue, baita artelan garrantzitsuen entzuteko giden azalpenak ere. Horrez gain, azalpen-testu batzuek Flandeseko lanak zein diren adierazten dute, erakusketan nagusi den Holandako pinturatik bereizteko. Era berean, hezkuntza-gune desberdinetan erakusketaren testuinguru geopolitikoaren azalpena izango duzue, baita hezkuntza-tresnak eta saiatzeko euskarriak ere. Hala, horien bidez, egungo ikusizko kulturaren eta irudiak egundaino izan duen garapenaren ikuspegitik sakondu ahal izango duzue erakusketan.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Ohitura-eszenak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Historia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Natura hila

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago