Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Paisaia

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Info gehiago

Atalak

Erretratua

Erretratuek funtzio zehatza izan zuten gizartean aro guztietan. Irudikatutako pertsonaiaren gizarte-maila erakusten zuten, baita gizartean zituen harremanak ere. Taldeko erretratuak Holandako pintura erakargarrienen artean daude; izan ere horietan milizia zibiletako kideak, esaterako, betikotzen zituzten. Horren adibide dira Amsterdameko Rijksmuseum-en dagoen Rembrandt-en (1606–1669) Frans Banning kapitainaren konpainia lana, Gaueko itzulia izenaz ere ezaguna dena. Dena dela, Holandako erretratu gehienak familiarterako egiten zituzten. XVII. mendean ohikoa zen ezkon-hitza ematean edo ezkontza ospatzeko erretratu bikoitzak edo pendantsak eskatzea, nahiz eta hainbat urte igaro ondoren, senar-emazteek euren erretratuak eskatzen zituzten haien arteko loturaren indarra agerian uzteko. Irudi horiek oinordekoei lagatzen zizkieten, eta hala, denboraz, burgesek “arbasoen galeriak” osatzen zituzten familiaren antzinatasuna ez ezik, maila igoera eta oparotasuna erakusteko.

Erretratuen eskaria zabala eta jarraia zenez, hiri bakoitzean erretratugile berezituak zeuden. Frans Hals (ca. 1582/83–1666), adibidez, modeloak efektu abstraktua zuten pintzelkadekin irudikatuz, Haarlemeko erretratugile ezagunena izan zen. Johannes Verspronck (ca. 1606/09–1662) margolariak eta Halsen ikastuna izan litekeenak, aldiz, margotzeko modu fina eta homogeneoa baliatu zuen eta hala, Haarlemeko ikusleei beste estilo bat eskaini zien. Historia-pintore eta ohitura-eszenen pintore askok erretratua aukeratu zuten bigarren euskarri gisa. 1630eko hamarkadan Rembrandt, asmo handiko historia-pintorea, lehena izan zen Amsterdameko erretratu-merkatuan sartzen. Holandako erretratuetan ohikoa zen modeloak duintasunez, hondo soil baten aurrean irudikatzea, horrela jantzi ilunetako parpailazko lepo eta eskumuturrak, garaian modan zeudenak, ongi antzeman baitzitezkeen. Rembrandtek ezohiko poseak —irudikatutako pertsonaren eta ikuslearen arteko kontaktu zuzena iradokitzen zituzten— ere landu zituen, eta hala egingo zuen haren jarraitzaile Ferdinand Bol-ek (1616–1680).

XVII. mendearen erdialdearen ostean, Holandan erretratuak egiteko beste modu bat gailendu zen Anton van Dyck (1599–1641) flandestarrak egindako gorteko erretratuei jarraiki. Denboraz kanpoko moda, eta gortina eta ezaugarri handiak erabiliz, Nicolaes Maes-ek (1634–1693), Caspar Netscher-ek (1639–1684) eta Jan Weenix-ek (1642–1719), adibidez, hiritar aberatsen asmoak irudikatu zituzten, horiek gero eta bizimodu aristokratikoagoarekin amets egiten baitzuten. Troniea pertsona bat irudikatzen duen erretratutik bereizi behar da. Egun hitz horrekin (nederlanderaz “aurpegi” esan nahi du) aurpegiera bereziko pertsonen buruak izendatzen ditugu. Modeloaren banakotasuna adierazi nahi zen pasioaren mende zegoen, edo Arie de Vois-en (ca. 1632–1680) Ekialdeko jantzia daraman gizon bizardun baten burua lanean legez, bereziki exotikoa den jantzi baten mende.

BESTE ATALAK

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Kabineteetako pinturak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Ohitura-eszenak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Historia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Natura hila

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Paisaia

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Erretratua

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago

Jan Vermeer, Geografoa

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura, Atala, 2010

Info gehiago