Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Erakusketa hau Errusiako historian parekorik izan ez duen garai baten inguruan egituratzen da. Pariseko, Milaneko eta Berlineko arte‑munduan gizonezkoak jaun eta jabe ziren bitartean, Errusiako gizarteak bizitako astinaldiak lengoaia bisual berriaren sorkuntza ekarri zuen, sorkuntza horretan emakume errusiarrei gizonekin batera esku hartzeko aukera eman zitzaielarik. Aukera horrez baliatuz, abangoardia errusiarraren bilakaera bizkorra erakusten duten hainbat artelan esanguratsu sortu zituzten emakume hauek. Artista hauen lanean, atzerritik zetozen joera berrien eragina antzematen da batetik. Popova-k eta Udaltsova-k Parisen ikasi zuten, eta Exter, aldiz, Frantzia eta Italian zehar ibili zen. Errusiara itzuli aurretik, garai hartako arte europarrean berebiziko iraultza eragiten ari ziren esperimentu kubista eta futuristak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Baina, horrekin batera, artista hauek arte errusiar herrikoiarekiko —hauen artean, brodatuak edota “lubok” izeneko xilografia herrikoiak esaterako— eta ikono errusiarraren estilizazio bereziarekiko interesa erakutsi zuten.

Lehen Mundu Gerran zehar, Europa Mendebaldearekiko harremanak askoz gaitzagoak egin ziren eta artista errusiar hauek Parisekin, Erromarekin eta Berlinekin zituzten loturak eten egin ziren hein handi batean. Mendebaldeko joerekiko aldentze honek, elkarren aurkakoak ziren bi arte‑joera sortzea ekarri zuen. Kazimir Malevich-ek suprematismoa landu zuen, kanpo‑errealitatearekin inolako zerikusirik gabeko forma eta kolore hutsetan oinarritutako arte‑lengoaia alegia; Vladimir Tatlin-ek, bestalde, asto gaineko pintura baztertu, eta konstruktibismoari heldu zion, ingeniaritza eta teknologia iturritzat eta eragintzat hartzen zituzten lanak sortuz.

1920ko hamarkadan, eta Tatlinen eraginari jarraiki, artista askok asto gaineko pintura baztertu eta liburu, oihal eta antzerki‑dekoratuen diseinuak egiteari ekin zioten. Handik urte batera taxuera berria hartu zuen pinturak, Errealismo Sozialista Sobiet Batasuneko estilo ofizial bihurtzean. Dena den, ordurako desagertua zen Errusiak bizi izandako susperraldi artistiko eta politiko honetako artea, eta oraingo ikuspegitik baino ezin da benetan baloratu emakumezkoek arte errusiarraren garai garrantzitsu hartan izandako betekizun handia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Varvara Stepanova, Rtny Khomle poema-libururako ilustrazioa‚ 1918

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Nadezhda Udaltsova, Konposizioa (1913)