Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Sarrera

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Info gehiago

Iruzkinak

Alexandra Exter, Hiria (1913)

1909 eta 1914 bitartean, Alexandra Exter-ek Europa Mendebaldean zehar bidaiak egiten eman zuen denbora gehiena. Bidaia haietan, Picasso, Braque eta Fernand Léger ezagutu zituen Parisen, baita Sonia Delaunay ere, bera bezalaxe, Ukrainian jaioa zena.

Exterrek —Delaunayk bezala— kolorearekiko zuen grina handiak, bizitasun handiko kubismoa lantzera eraman zuen, bere kolore‑nahasketa biziek bere geometria konplexuak biziagotzen dituztelarik. Hiria laneko kaleak, 1913koa, elkarri bultzaka dauden formez gainezka agertzen zaizkigu; forma berde urdinxkek zuhaitz‑ilarak irudikatzen dituzte, eta zerrenda gorri, zuri eta urdinek bandera frantsesa itxuratzen dute, Parisen gaudela adierazi nahian. Pintura hau ia erabat abstraktua dela esan litekeen arren, irudi ugari oroitarazten dizkigu. Prozesioaren albo banatan elkarren gainean lerrokatutako etxeak ageri dira kaleko espazioa zabaldu eta estutzen duten perspektiba inklinatuetan; dena den, ez da nahastearen, larritasunaren edo kaosaren aztarrenik agertzen. Eszena guztiari jai‑giroa dario; formek tupust egiten dute elkarren kontra, ibilgailuen abiadura baino, ibilaldi baten ibilera erritmikoa adieraziz. Hain ederki uztartutako konposizio honek hirietako bizimodu bizi eta arineko ordena dinamikoa oroitarazten digu maisutasun handiz.

Ukrainara itzultzean, Exterrek bertatik bertara ezagututako arte abangoardistako azken berriak eraman zituen berekin; eta Kieven arte‑mugimenduko azken gertakizunen berri izan zezatela lortu zuen halaber, arte garaikideko erakusketak antolatu eta erakusketa horietan parte hartuz.

Gerrako urteetan zehar, atzerrirako bidaiak geroz eta zailagoak bihurtu ziren, eta Errusiak kanpoko eraginei atea itxi ahala, Exterren margolanek abstrakziorako joera hartuz joan ziren pixkaka‑pixkaka. Bere aurreko lanetan, erakusketa honetan erakusgai ditugunak, Europan zeharreko bidaietan ikusitako eraikin, zubi eta zabaltzak agertzen zaizkigu zeharka etengabe, nahiz eta osagai horiek gehiago diruditen bere oroitzapenetako xehetasun bakanak, ikuspegi zehatz baten alderdiak baino. 1913ko Hiria lanean kale jakin baten gaineko ikuspegi bizkorra aurkezten digun bitartean, ondoko pinturetan mihisearen gainazala gailentzen da eszenan, eta osagaien antolamenduak pinturen logikari erantzuten dio gehiago hirigintzari baino.

Exterren konposizioak egokiak ziren diseinurako, beren argitasun eta bizitasun handiagatik, eta, hala, erakusketa honetako artista gehientsuenek bezala, bere jarduna ez zuen pinturaren esparrura mugatu. 1916an Alexander Tairov-en Thamira eta Salome antzezlanetarako dekoratuak diseinatu zituen Moskuko Ganbara Antzerkian. Kolore biziko plano aldagarriek kubismoaren zatiketa kaleidoskopikoa hiru dimentsioko errealitatera eramaten zuten, eszenatokia plano aldagarriz osatutako serie prismatikoa bihurtzen zelarik. Balleta, zinema eta txotxongilorako egin zituen dekoratuek nazioarteko entzutea eskuratu zuten. 1924an Parisera joan zen bizitzera, eta han Léger-en Academie Moderne ikastegian jardun zuen irakasle, antzerkirako diseinuak egiten jarraitu zuen bitartean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Varvara Stepanova, Rtny Khomle poema-libururako ilustrazioa‚ 1918

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Nadezhda Udaltsova, Konposizioa (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago