Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Info gehiago

Iruzkinak

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Goncharova-ren Lau Ebanjelariak ikusi zituzten lehen ikusleek gordina, primitiboa edota biraogilea zela iritzi omen zioten margolan horri. Natalia Goncharovak bere artelan erlijiosoak Moskun eta San Petersburgen erakusgai jarri zituenean, poliziak konfiskatu egin zizkion, eta Sinodo Santuko Eliz Arazoetarako Zentsura-Batzordeak debekatu egin zituen. Horren ondorioz, antiartistatzat eta nolabaiteko Antikristotzat jo zuten Goncharova. Hala eta guztiz ere, gehiegizko irudi hauek, beren oin biluzi eta esku handiengatik santuak baino nekazariak diruditenak, ikono errusiarrak hartu zituzten oinarritzat, hein batean behintzat.

Goncharovak abangoardiaren eta arte errusiar tradizionalaren eraginak uztartuko zituen lengoaia berria sortzeko, eta Frantziako, Alemaniako eta Italiako joera berrien aginduak itsu‑itsuan jarraitzen ez ibiltzeko asmo sendoa zuen. Errusiako arte herrikoia interesatzen zitzaion gehienbat, hala nola, brodatuak, egurrezko panpina margotuak, edota estepa errusiarreko nomadek egindako harrizko irudiak. Azken hauei “harri eszitiarrez egindako dontzeilak” deitzen zien Goncharovak.

Baina larruazal marroi argia, aurpegiera soildua eta esku‑oin handiko Ebanjelari hauek egurrean landuak dirudite harrian landuak baino gehiago; eta irudi hauetan garbi antzematen da Picasso-ren lehen pintura kubisten eragina. Picassoren pintura kubista haiek, bestalde, eskultura afrikarretako forma angeluarrak oinarritzat hartu zituzten. Agerikoa da, halaber, Erich Hekel bezalako espresionista alemaniarren eragina. Espresionistek xilografia tradizionala berreskuratu zuten, eta Goncharovaren irudien frontaltasun eta soiltasunak egurrezko grabatu herrikoi edo lubok‑ekiko zuen interes handia dakarkigute gogora.

Tradizioa eta berrikuntza, hau da, etnikotasuna eta abangoardia, bateratzeko nahi hori haurtzarotik datorkio Goncharovari. Artista hau bere sendiak Tula probintziako Txem barrutian zuen etxaldean jaio eta hazi zen. Hamaika urte zituela Moskura joan baldin bazen, oinarrizko heziketa egiteko aurrena eta Moskuko institutuan artea ikasteko hurrena, oporretan etxaldera itzultzen zen beti, hango zelai eta baratzetako nekazarien pintura ugari egin zituelarik.

Litekeena da bere leialtasuna hiriaren eta etxaldearen artean banatua egotea, baina nolanahi ere, Goncharova funtsezko artista izan zen beti Moskuko bizitza kulturalean. Sen berezia zuen bere buruaz publizitatea egiteko, eta Ebanjelariak izeneko lanaren konfiskazioak erruz zabaldu zuen bere ospea, lehendik ere izugarri ezaguna bazen ere, erakusgai izan zituen biluzi batzuengatik 1910eko martxoan pornografiagatik auziperatu zutela eta. Handik gutxira, kritikaren aintzatespena eskuratu zuen, eta 1913an Moskun atzera begirako erakusketa handia egin zioten, halakorik lortu zuen lehen emakumezkoa eta abangoardiako lehen artista izatea lortu zuelarik. 769 pintura izan zituen erakusgai, izugarrizko lorpena zalantzarik gabe, orduan 32 urte besterik ez baitzituen, eta pinturan jarduteaz gain, bestelako jardueratan ere aritua zen, hala nola, oihalak, jantziak eta hormak apaintzeko paper pintatuak diseinatzen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Varvara Stepanova, Rtny Khomle poema-libururako ilustrazioa‚ 1918

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Nadezhda Udaltsova, Konposizioa (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago