Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Info gehiago

Nadezhda Udaltsova, Konposizioa (1913)

Info gehiago

Iruzkinak

Varvara Stepanova, Rtny Khomle poema-libururako ilustrazioa‚ 1918

Varvara Stepanova-ren akuareletako ortzadarreko koloreen arteko tartea zeharkatzen duten lerro, puntu, marra eta laukitxoak soinuen irudikapen bisual baten modukoak dira. Txaloek, oinatzek edo arnasa hartzeko geldialdiek bezala, irudiari indarra ematen dion erritmoa edo kontrapuntu‑konpasa ematen dute elementu horiek guztiek. Akuarela hauek zaum edo poesia soinudunaren adibide ditugu. Alexei Kruchenykh poetak 1913an asmatutako poesia‑eredu honek soinu zentzugabeak erabiltzen zituen, pinturako forma abstraktuen antzera, poemak literatur tradizioarekiko lotura orotik askatzeko. Stepanovak Kruchenykhen zenbait poema‑libururen irudiak egin zituen, baina 1917an bere liburuak sortzen hasi zen. Rtny Khomle izeneko liburuan, idazle- eta irudigile-lanak uztartzen ditu, eta saio horren emaitza irudia eta testua bereizezinak direneko poesia‑eredu zehatza dugu.

Letrak gainerako osagaietarako erabilitako pintzel berberaz marrazten zituen, diseinu orokorretik baztertu ezineko osagai bihurtuz. Era berean, formek modulatu egiten dute letren kokapena eta tinbrea. Zenbait hitzek oso gertukoak dirudite, beste batzuk oso urrutikoak; batzuk hotzak eta autoritarioak dira, grina handikoak besteak. Magenta koloreko malko‑uholde batez gainezkatuta, guregan atsekabea sortzen duten hitzak, ilunpe minberan marmarka ari bailiran agertzen zaizkigu. Beste batzuek, berriz, kolore beltzeko bi armarrien gainean lema zuri‑gorriak eratzen dituzten adierazpen publikoak dirudite. Hitzak ulertu ez arren, kolore biziko hodei ikaragarriek jai- eta ospakizun-giroa sortzen dute. 1920ko hamarkadan, musikari, dantzari eta billar‑jokalariak forma geometrikoen bidez —zirkuluak buruak eta bularrak irudikatzeko, hirukiak edo erronboide‑formak gorputz‑enborretarako, eta laukizuzenak gorputz‑adarrak margotzeko— irudikatu zituen Stepanovak margolan‑serie batean. Irudi haiek erregela eta konpasa erabiliz eginak zeuden, eta hala, marrazkiek delineatzaile batek egindakoen tankera zuten eta artistaren egitekoa, ingeniari batenaren antzekoa zen.

Hurrengo urtean guztiz utziko zuen pintura, baina ez zen hori egiten bakarra izan. Iraultzak ekarritako biziera berrian laguntzeko nahiari jarraiki, artista askok arte aplikatuari lotu zitzaizkien. Popova-ren antzera, Stepanova Meyerhold-en Iraultzaren Antzerkiko eszenografo bihurtu zen, Tarelkin-en heriotza izeneko ekoizpeneko jantziak eta dekoratuak diseinatuz. 1924an Moskuko Estatuko Lehen Oihal-Fabrikarako lanean hasi zen, forma soiletan oinarritutako kirol‑jantziak diseinatuz. Jantzi hauek marra diagonalekin nabarmentzen zituen. 1926tik aurrera, Stepanovak diseinu grafikoan jardun zuen batik bat, liburu, artista, aldizkari eta gobernuak egindako eskarietan lan eginez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920