Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Info gehiago

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Info gehiago

Iruzkinak

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Konstrukzioa (1920) lan honek abstraktua dirudi lehen begiratuan, baina itzalduraren erabileraren bidez hiru dimentsiotako espazioan elkarri lotzen zaizkion formak eta irudiak ikus ditzakegu. Goian ezkerretara agertzen den disko margulak distira izoztu batez argitzen du konposizio osoa, dena den, ez ginateke ausartuko eszena berezi hau paisaje gisa deskribatzen. Interpretazio figuratibo eta abstraktuen arteko anbiguotasun horrek agerian uzten ditu Popova-ren lanak bere bilakaeran izandako eragin ugariak.

1912an Sergei Shchukinen arte frantsesaren bilduma ezaguna ikustera joan zen erakusketa honetan ikusgai dugun Udaltsova-rekin batera. Bi margolariak liluratuta gelditu ziren Matisse-ren koadroetako kolore biziak ikusita eta harekin batera ikastea erabaki zuten. Baina Parisa iristean, haren estudioa itxita aurkitu eta Academie de la Palette ikastegira jo zuten. Ikastegi honetan Henri Le Fauconnier eta Jean Metzinger izan zituzten irakasle eta bi maisuon irakaspenen bidez kubismo estiloko pintore bikainak bihurtu ziren laster, nahiz eta Popovak gehiegi maite zuen bere kasa ibiltzea ikasle izaten jarraitzeko.

Bisitaldiak egin zituen Italiara eta futuristekin harremanetan jarri zen han, baina arte‑joera horrez gain, futuristek baztertutako Giotto eta Errenazimenduko maisuak ere interesgarriak gertatu zitzaizkion. Errusian antzinako hiriak —Kiev, Novgorod, Pskov, Jaroslavl, Rostov eta Suzdal— bisitatu zituen hango ikonoak aztertzeko. Pixkaka‑pixkaka eragin hauen guztien arteko sintesia osatuz joan zen, konposizioaren eta kolorearen azterketa oinarritzat hartuz. Kubismoak funtsean formen lengoaia hutsa den ikuspegi honetarako prestatu zuen, hau da, inguruko objektu, pertsona eta espazioak elkarri lotutako planoz osatutako kaleidoskopioa bihurtzen direneko joera futurista horretarako.

Liubov Popovaren lehenbiziko lanetan, erakusketa honetan ikusgai ditugunak, elementuak elkarren gainean pilatuak ikusten dira. Konstrukzioa (1920) izeneko lanean, ordea, nahaste‑borraste horrek irekiagoa dirudi eta hasiera bateko pinturei zerien indarraren tokian oreka dinamikoa agertzen zaigu. Garai bateko ikaslearen estiloa helduagoa da orain, berezko estiloa lantzen duen artista bihurtu delarik. Exter-ekin eta Stepanova-rekin batera, 1920an asto gaineko artea baztertu eta ekoizpen‑arteari helduko ziola aldarrikatu zuen Popovak, aukeraketa honi jarraiki, bere bizitzako azken urteetan antzerki, moda eta liburuetako diseinuak egiten jardun zituelarik. 1922an Meyerhold-en Adardun bikaina izeneko ekoizpenerako egindako dekoratuek iraultza ekarri zuten antzerki‑diseinuaren alorrera. Eta pintura‑munduan lorpen handiak izanagatik ere, ezin izan zuen bere sormen guztia garatu, 1924an hil baitzen, 35 urte besterik ez zituenean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alexandra Exter, Hiria (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Natalia Goncharova, Ebanjelariak (1911)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Liubov Popova, Konstrukzioa‚ 1920

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Olga Rozanova, Marra berdea (1917)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Varvara Stepanova, Rtny Khomle poema-libururako ilustrazioa‚ 1918

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Nadezhda Udaltsova, Konposizioa (1913)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Iruzkina, 2000

Info gehiago