Edukira zuzenean joan

Gerhard Richter. Itsas paisaiak

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Info gehiago

Iruzkinak

Gerhard Richter, ohar biografikoak.

Izenburua:
Gerhard Richter, ohar biografikoak.
Erakusketa:
Gerhard Richter. Itsas paisaiak
Gaiak:
Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Alemania
Mugimendu artistikoak:
Errealismo kapitalista
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Richter, Gerhard

Erakusketa honek artista alemaniarrak hirurogeiko hamarkadaren amaieratik 1998ra arte garatu zituen itsas paisaien aukeraketa bat biltzen du. Paisaia horiek mihise gainean olio-pinturaz egindakoak dira. Horiez gain, beste bi marrazki ere badaude, Gerhard Richterrek genero honetako lanetan erabilitako teknika ezberdinen adierazgarri.

Gerhard Richter Bigarren Mundu Gerraren ondorengo panorama artistiko alemaniarreko autore nabarienetakoa da. 1932an jaio zen Dresden hirian, eta Bigarren Mundu Gerraren ondorio larriek eragin handia izan zuten bere gaztaroan. Bizipen horien ondorioz ideologia politiko guztiak gaitzesten ditu.

Dresdeneko Arte Akademian ikasi zuen, eta 1956an graduatu zen; zenbait horma-lan egin zituen jaioterrian. Bost urte geroago, Burdinezko Hesiaren beste aldean zeuden joera artistikoek erakarrita —esate baterako, Informalismoak edo Espresionismo Abstraktuak—, Alemaniako Errepublika Federalera desertatu, eta Düsseldorfen finkatu zen. Bertan, bere sorkuntza-lana arte-ikasketekin uztartu zuen, eta, geroago, arte-irakaskuntzarekin, Arte Ederren Akademian, hain zuzen.

Orbita sobietarrean nagusi zen errealismo sozialistari erantzun nahian, errealismo kapitalista deritzona sortu zuen Sigmar Polkerekin eta Konrad Luegekin batera. Korronte hori Estatu Batuetan eta Ingalaterran garatutako Pop Artearen baliokide alemaniarra zela esan daiteke. Bi korronteak egunerokotasunean oinarritu arren, haien asmoa ez da berbera. Pop artea herri-kulturaren kritika edo ospakizun gisa ulertu daiteke. Errealismo kapitalistak, ordea, posizio dogmatikoagoa defendatzen du, kontsumo-gizartea eta Alemaniako “mirari ekonomikoa” gaitzesten dituena.

Düsseldorfen egon zen garaian, Richterrek harreman estua izan zuen hainbat artistarekin, eta bizipen hori funtsezkoa izan zen harentzat:

 “Taldea oso garrantzitsua da niretzat. Isolatuta bazaude, ez datorkizu ezer. Bete-betean landu ditugu geure ideiak, luzaroan hitz egin dugulako haiei buruz. Esate baterako, niretzat ez litzateke batere erabilgarria izango landa-ingurunean geratzea. Nor bere ingurunearen menpe dago. Horregatik, beste artista batzuekin trukatzea eta, batez ere, Luegekin zein Polkerekin lan egitea oso-oso garrantzitsua da niretzat: behar dudan informazioaren parte da”1.

Richter figurazioaren eta abstrakzioaren artean mugitzen da. Natura eta argazkilaritza dira bere inspirazio-iturriak lan figuratiboak egiten dituenean; esate baterako, hiri paisaiak, landa inguruneko eszenak, itsas paisaiak, estudio anatomikoak edo erretratuak. Lan horiek ez ezik, baditu abstrakzioarekin esperimentatuta sortu dituen beste hainbat ere. Batez ere, 1970eko hamarkadatik aurrera garatu zuen joera hori, eta gaur egunera arte landu du aldizka.

Erakusketa honek artistaren itsas paisaiak eta hogeita hamar urtean gaiak berak izan duen bilakaera hurbildu nahi dizkie bisitariei: lan fotoerrealistenetatik hasi eta abstrakzioa nabarmentzen duten lanetara.

Oharrak:

  1. A group means a great deal to me: nothing comes in isolation. We have worked out our ideas largely by talking them through. Shutting myself away in the country, for instance, would do nothing for me. One depends on one's surroundings. And so the exchange with other artists – and especially the collaboration with Lueg and Polke – matters a lot to me: it is part of the input that I need”. Notes, 1964, en Gerhard Richter: Text. Writings, Interviews and Letters 1961–2007, Londres: Thames & Hudson, 2009, pág. 23. https://www.gerhard-richter.com/en/quotes/search/?keyword=lueg&year-from=&year-to. [itzuli]

BESTE ATALAK

Gerhard Richter, ohar biografikoak.

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1998

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago