Gerhard Richter. Itsas paisaiak
Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969
Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969
Iruzkinak
17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969
- Izenburua:
- 17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969
- Erakusketa:
- Gerhard Richter. Itsas paisaiak
- Gaiak:
- Argazkigintza | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Itsas paisaia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Ikatz-ziria | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Richter, Gerhard
Hamazazpi zirriborro hauetan ikus daiteke Richterren esperimentazio-lana, itsas paisaiak egiterakoan; hainbat teknika piktoriko erabili zituen horretarako, besteak beste, ikatz-ziria, bolaluma eta grafitoa. Grafitoa erabiltzeak bi abantaila ditu. Batetik, lanaren gainazala lau geratzen da, erlieberik eta pigmentu-pikorrik gabe. Bestetik, trazuak hatzaz lausotzeko zein linea garbiak uzteko aukera bikoitza eskaintzen du, kontraste bisualaren mesedetan. Edonola ere, paper gainean zuzenean lan egitea ez zetorren guztiz bat artistaren nortasunarekin, eta hala aitortu zuen Anna Tilroe-k 1987an egin zion elkarrizketan:
“Paperean marraztea edo margotzea mihisean margotzea baino oldarkorragoa da. Ez du horrenbesteko ahaleginik eskatzen, eta gustuko ez duzun edozer bota egin dezakezu, besterik gabe. Tamaina handiko mihiseetan, ordea, askoz ahalegin handiagoa egin behar duzu, eta denbora gehiago ere behar duzu. Paperean egindako lanaren berehalakotasunak ausazkotasunera eta birtuosismora eramaten ninduela konturatu nintzen. Ez nuen horrelakorik nahi”1.
Richterren lan asko, esaterako Guggenheim Bilbao Museoko bilduma iraunkorrekoa den 1998ko Itsas paisaia, artistak eredu moduan ateratako argazkietan daude oinarrituta. Hala ere, marrazki hauetan antzematen dugun bezala, haien helburua ez da paisaiak kokaleku zehatz batera mugatzea.
Itsas paisaia honi dagokionez, zaila da zehaztea artista argazki batean oinarritu zen ala ez, Richterrek bere eremu propioak sortzeko abiapuntu gisa baino ez dituelako erabiltzen argazkiak. Sortzeko unean bertan, uztartu, eraldatu egiten ditu, nortasuna kentzen die eta bere egiten ditu bere begiradaren abstrakzioaren bitartez:
“Argazki batean oinarrituta margotzen dudanean, pentsamendu kontzientea desagertu egiten da. Ez dakit zer egiten ari naizen. Nire lanak askoz gehiago du informaletik edonolako “errealismotik” baino. Argazkiak berezko abstrakzioa dauka, eta ez da erraza bertatik zehar ikustea”2.
Oharrak
- “Drawing or painting on paper is more impulsive than painting on canvas. It doesn't take so much effort, and you can simply throw away anything you don't like, whereas large canvases take much more effort and time. I found that the directness of the works on paper led to randomness and virtuosity. I didn't want any of that”. Interview with Anna Tilroe, 1987, en Gerhard Richter: Text. Writings, Interviews and Letters 1961–2007, Londres: Thames & Hudson, 2009, pág. 192. https://www.gerhard-richter.com/en/quotes/search/?keyword=Drawing+&year-from=&year-to=. [itzuli]
- “When I paint from a photograph, conscious thinking is eliminated. I don't know what I am doing. My work is far closer to the Informel than to any kind of 'realism'. The photograph has an abstraction of its own, which is not easy to see through”. Notes, 1964-65, en Gerhard Richter: Text. Writings, Interviews and Letters 1961–2007, Londres: Thames & Hudson, 2009, pág. 29. https://www.gerhard-richter.com/en/quotes/subjects-2/photo-paintings-12. [itzuli]