Edukira zuzenean joan

Gerhard Richter. Itsas paisaiak

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Info gehiago

17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969

Info gehiago

Iruzkinak

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969

Izenburua:
Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969
Erakusketa:
Gerhard Richter. Itsas paisaiak
Gaiak:
Argazkigintza | Eragin artistikoa | Kolorea | Itsas paisaia | Natura | Malenkonia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Errealismo kapitalista
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Richter, Gerhard

Itsas paisaiak paisaia-pinturaren azpigenero bat dira, eta, konposizioan, itsasoa dute nagusi. Tipologia honen lehen adibideak XV. mendean sortu ziren, eta XVII. mendetik aurrera areagotu egin ziren, paisaia holandarrekin. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, margolari erromantikoak, esate baterako, William Turner edo Caspar David Friedrich izan ziren itsas paisaiei berezko izaera eman zietenak. Gizakien txikitasunaren aurrean goretsitako natura edo malenkonia bezalako kontzeptuak islatzen dira honelako piezetan.

Gai honen inguruan egindako pieza gehienetan pinturaren kontzeptu figuratiboa azaltzen bada ere, argazkiaren zenbait ezaugarri bere koadroetara eramateko gai izan zen Richter. Margolan honi begiratu adi-adi: ikusi duzu kolore grisak protagonismo osoa duela?  . Bere lanetan hain bereizgarriak diren tonu horiek etengabe agertzen dira Richterren lan-ibilbide osoan. “Iritzirik gabeak” dira, bere esanetan.

Autorea 1968an hasi zen bere pintura grisak egiten, eta itsas paisaia hau lan horietako bat da. Mihise honetan erabiltzen dituen kolore-konbinazioetan, urdina, beltza eta grisa dira nagusi, eta horiek ematen diote zentzua lanari, azpian dagoen itsas paisaia itxuragabetuz. 1982an argitaratutako katalogo batean, errealitatearen eta abstrakzioaren arteko lotura horri buruz hitz egin zigun Richterrek:

“Prozesu bat azaltzen dugunean, faktura bat egiten dugunean edo zuhaitz baten argazkia egiten dugunean, ereduak sortzen ditugu. Haiek barik, ez genuke ezer jakingo errealitateari buruz, eta animaliak izango ginateke. Irudi abstraktuak fikziozko ereduak dira, egon badagoela uste izan arren, ikusterik eta azaltzerik ez daukagun errealitatea jartzen dutelako agerian”1

Bestetik, ingeradak anbiguoak direnez eta, nahita, erreferentzia espazialik ez dagoenez, ikusleek ez dute zerua eta itsasoa bereizterik. Bi elementuak zehaztu gabe agertzen dira, itsas paisaia abstraktuetan ez ezik, beste lan batzuetan ere bai; izan ere, zeruertzaren lerroa margotuta egon arren, ez dago batere argi margolaneko bi segmentuetatik, behekoa edo goikoa, zein den zerua eta zein itsasoa.

Oharrak

  1. “When we describe a process, or make out an invoice, or photograph a tree, we create models; without them we would know nothing of reality and would be animals. Abstract pictures are fictive models, because they make visible a reality that we can neither see nor describe, but whose existence we can postulate”. Gerhard Richter: Text. Writings, Interviews and Letters 1961–2007, Londres: Thames & Hudson, 2009, pág. 121. https://www.gerhard-richter.com/en/quotes/subjects-2/abstract-paintings-7. [itzuli]

BESTE ATALAK

Gerhard Richter, ohar biografikoak.

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1998

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago