Edukira zuzenean joan

Gerhard Richter. Itsas paisaiak

17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1998

Info gehiago

Iruzkinak

Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969

Izenburua:
Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969
Erakusketa:
Gerhard Richter. Itsas paisaiak
Gaiak:
Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sormena | Argia | Kolorea | Konposizioa | Perspektiba | Itsas paisaia | Natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Richter, Gerhard

1969ko Itsas paisaia (olatua) margolan honetan, zeru nahasiak mihisearen bi heren betetzen ditu. Era guztietako tonu grisak dira nagusi, eta, bertan, hodeien artetik agertzen da argia, teofania bat balitz bezala. Badirudi Caspar David Friedrichen lanetako argiari egiten diola erreferentzia, baina Richterren asmoa beste bat da. Hala argitu zuen artistak berak 2002an Robert Storr margolari eta kritikariarekin egin zuen elkarrizketan:

“Inoiz ez zait argia interesatu. Argia hor dago eta piztu edo itzali egin dezakezu, eguzkiarekin ala eguzkirik gabe”1.

Margolan hauetan, beraz, zergatik iruditzen zaigu argiak paper berezia duela? Beharbada, guk geuk, ikusleok, ematen diogu garrantzi berezia, berez errealitatearen beste elementu bat baino ez denean. Edo baliteke, margolan honetan gertatzen den bezala, zeruko argia ez etortzea bat itsasoan daukan islarekin. Hori horrela gertatzen da itsas paisaia batzuetan Richterren abiapuntua bi argazki desberdinekin egindako collagea izaten delako: argazki bat zeruarena eta bestea itsasoarena. Horixe bera egiten zuen argazkilaritzako maisu handietakoa izan zen Gustave Le Grey frantziarrak. Margolari moduan hasi zuen bere lan-ibilbidea, eta, XIX. mendean, bi negatibo erabiltzen zituen bere itsas argazkietarako. Richterrek ere horrela sortzen du irudi perfektua, Le Greyk bezalaxe: une desberdinetako zerua eta itsasoa bateratzen ditu, eta zeharo erakargarriak diren perspektiba eta argia eskaintzen dituen irudimenezko konposizioa eskaintzen digu.

Fotomuntatze hauek Atlas lanean daude erregistratuta. Atlas Richterrek 1960ko hamarkadaren hastapenetan abiatutako irudien artxibo entziklopediko zabala da, harrezkero osatuz joan dena. 1969ko Itsas paisaia (egunsentia) margolanean, zeruertzaren lerroko argiak ez luke ozeanoa erabateko iluntasunean, opakutasunean, utzi beharko. Lan honen formatua Itsas paisaia (oliba-koloreko lainoekin) margolanarena bezalakoa da, eta urte berean margotu zituen biak. Lehenengoan zeru oskarbi urdin-urdina hodei kotoitsuen urre-tonuarekin kontrajartzen da; bigarrenean, ordea, bai zerua bai hodeiak zeharo lauak dira eta ez dago artistaren eskua ikusterik, erreprodukzio mekanikoa dirudi. Formatu karratukoak eta handiagoak izan arren, 1969koak dira, baita ere, Itsas paisaia (lainotuta) eta Itsas paisaia (berde-grisaxkaz lainotuta) lanak ere, eta bi paisaiak oso desberdinak dira honen aldean.

Oharrak

  1. I was never interested in light. Light is there and you turn it on or you turn it off, with sun or without sun”. MoMA interview with con Robert Storr, 2002. Notes, 1964-65, Gerhard Richter: Text. Writings, Interviews and Letters 1961–2007, Londres: Thames & Hudson, 2009, pág. 404. https://www.gerhard-richter.com/en/quotes/search/?keyword=light&year-from=2001&year-to=2003. [itzuli]

BESTE ATALAK

Gerhard Richter, ohar biografikoak.

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

17 itsas paisaia (17 Seestücke), 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (olatua) [Seestück (Welle)], 1969

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsas paisaia (Seestück), 1998

Gerhard Richter. Itsas paisaiak, Iruzkina, 2019

Info gehiago