Giorgio Armani
[305 aretoa]
Atalak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Giorgio Armani
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sormena
- Artelan motak:
- Diseinu-jantzia
- Aipatutako artistak:
- Armani, Giorgio
Azken ehun urteetan zehar modak erosotasun, praktikotasun eta informaltasun handiagorantz egin du aurrera, baina erabat funtzionala izateraino iritsi gabe. Moda garaikidearen joera konplexuak eta sarritan kontraesanekoak orekatzea lortzean, Giorgio Armani izan da ondoen jakin duena gure garaiko janzkera definitzen. 1975. urtean bere etxea sortu zuenetik, Armanik benetako iraultza eragin du moda garaikidean, diseinuaren munduan aldaketak sorraraziz nahiz dagoeneko aldatu den mundu baterako diseinatzen. Armaniren jantziek XX. mendearen azken etapan izan den eraldaketa soziala adierazten dute. Txaketa desegituratua eta gorputzera moldatua 1950eko hamarkadako negozio-gizonen franelazko ohiko traje grisaren alternatiba bat izan zen bai eta 1960ko hamarkadako kontrakulturaren look baldarraren alternatiba ere. Bere traje androginoa genero-rolen aldaketa baten erantzuna izan zen, emakumeari itxura femeninoa eskainiz, baina aldi berean bere buruaz segurua, eta gizonari erosotasun eta sentsualitate sentsazio berri bat eskainiz. Joskera minimalista, Armaniren izenari hain lotua dagoena, gizarte garaikidearen gero eta demokratizazio handiagoaren erakusgarria da.