Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

[302 aretoa]

Info gehiago

[304 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[303 aretoa]

Izenburua:
[303 aretoa]
Erakusketa:
Giorgio Armani
Gaiak:
Artea eta moda | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Jantzi-diseinua | Luxua | Teknika eta materialak
Artelan motak:
Diseinu-jantzia
Aipatutako artistak:
Armani, Giorgio

Askotan apainduta egon arren, Armaniren jantziak inoiz ez dira astunak edo lodiak, arin-arinak baizik. Armanik aparteko efektuak lortzen ditu dirdira motela duten koloreen gama jakin bat, ñirñir egiten duten eta dilista forma duten xaflez osatutako apaindurak eta ehun gardenezko geruzak erabiliz. Bere diseinuak bitxiak bezalakoak dira, luxuzkoak, baina aldi berean zuhurrak. Harribitxizko bordatu konplexuak dituzten Armaniren gonak sarritan tul finez estalita daude, apainduraren efektua arintzeko eta kutsu misteriotsu eta dotoreaz hornitzeko. Kanpotik barruko geruza ikusi ahal izateak xarma erakargarria ematen die jantziei, eta aberastasun handia begiei. Jantzi hauen fintasunak intsektuen hegoak gogorarazten dizkigu nolabait, haiek bezala gardenak eta distiratsuak baitira; eta harribitxiek sarritan tximeleten marrazki bereziak imitatzen dituzte. Armanik opakotasunaren eta gardentasunaren artean dauden jantziak sortzen ditu. Ehundura desberdinen, harribitxizko bordatu korapilotsuen eta ehun gardenen konbinazioaren bidez, efektu kontrajarriak sorrarazten ditu: sare-maila metalikoak gogorarazten diguten soinekoak eta ia ikusi ezin diren ehun-zati finak eta arinak ematen duten soinekoak. Jantzi hauek isladatzaileak eta zeharragiak ematen dute aldi berean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago