Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

[305 aretoa]

Info gehiago

[307 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[306 aretoa]

Armaniren paletak kolore-espektro guztia hartzen duen arren, neutroen gama espresiboa da bere obraren ezaugarri adierazgarriena. “Kolorerik gabeko kolore” gisa definitu diren tonu horiek naturaren aldaketa geologikoen edo baldintza atmosferikoen eragin iragankorren isla dirudite. “Greige” kolorearen asmakuntzaren, hau da, gris eta beige arteko nahasketaren eta kolore sekundario eta tertziarioen manipulazioaren bidez, Armanik tonu ugari sortzea lortu du kolore-gama beraren gainean. Nahiz eta batzuetan koloreak zuzenean kontrako tonuak nahasiz lortzen dituen, gehienetan kolore jakin bat ñabarduraren bat edo kolore-eskalan oso gertu dagoen tonu bat gehituz aldatzen du. Arbel urdinari berotasuna ematen dio siena gorriska erantsiz; beige beroa okre kiskali berdatsa gehituz hozten du; pastel-koloreak zuri kreta erabiliz lausotzen ditu, edo harri bitxien koloreak gris ilun batez indartu eta iluntzen ditu. Armanik lortutako emaitza anbiguo horien aurrean, modako iruzkingileek goroldio, liken edota lainoaren metafora poetikoak erabiliz deskribatu dituzte kolore aberats eta fin horiek. Tonu neutroen erabilera ñabartu hori sortzen dituen kaleko arropetan nabarmenagoa izan arren, Armaniren obra guztian agertzen da, gaueko jantzi ederretan barne.

Armaniren soiltasunak erabiltzen duen kolore-paletan ez ezik jantzien moldean era badu eraginik. Joskintzaren egitura zurruna eta josturaren estalki arina bat egiteak aparteko hizkuntza sortzea ahalbidetzen dio. Gizonezkoen arropari aurrekaririk ez duen malgutasuna eta sentsualitatea dario, eta emakumezkoenak maskulinotasun kutsua du, femeninotasuna galdu gabe, ordea.

Paleta hitsa eta egitura barea izan dira Armaniren trajeen ezaugarri nagusiak, sortu zituen lehenengo bildumetatik hasita. 1975ean Armaniren txaketa desegituratuek ez ziruditen “dotoretzeko” modu bat zirenik; aitzitik, kutxa zahar batetik atera berriak ziren arropak ziruditen. Botoiak eta papar-hegalen ebaketa beherago zeuden, sorbaldak eroriak, eta joskintza tradizionalaren errefortzu-egitura aldatuta. Armani dotorezia eroso eta malguaren aldekoa da gizonezkoentzat nahiz emakumezkoentzat; joskeran etengabe egiten dituen berrikuntzek eta erabiltzen dituen kolore berritzaileek lehendik ezagutzen ez zen estilo moderno eta sentsuala sortu dute. Koloreek eta joskerak itxuraz sinpleak eta mugatuak diruditen arren, Armaniren arropak ondo behatuz gero konplexuak direla antzemango dugu. Armani estiloaren aberastasun fina kontraesanekoak diren elementuen konbinazio bikainean datza, oreka dotore eta soilean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago