Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

[307 aretoa]

Info gehiago

[303 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[302 aretoa]

Armaniren inspirazio-iturria kultura etnikoak izan dira, Iparraldeko Afrika, India, Pakistan, Txina, Japonia, Indonesia eta Polinesiakoak, nekazarien jantziak nahiz jeke eta maharajenak. Mendebaldekoak ez diren kulturek bere obran izan duten eragin handia agerikoa da kaftan-motako soinekoetan, Indiako mongoliar estiloko pijama eta tuniketan, Punjabeko leporik gabeko alkandoretan, pakistaniarren tunika luzeetan eta Asiako hego-ekialdeko sarong-etan inspiratuta dauden gona estuetan. Hala ere, Armanik erabiltzen dituen inspirazio-iturriak literalki aditzera ematen ez dituenez, bere eraginak engainagarriak dira, bere diseinuei estilo etnografiko desberdinen osagaiak gehitzen baitizkie, egin duen interpretazioaren arabera. Beste kultura batzuetako osagai exotikoak Europako jantzi tradizionalekin ere konbinatu izan ditu, oso traje bereziak sortuz. Hori arrakastaz lortu izanaren gakoa arropa tradizionala dotorezia eroso eta modernoari buruz duen ideiaren arabera egokitzen duen moduan dago, eta genero-rol tradizionalen alderanzketan, esate baterako Afrikako eta Ekialde Ertaineko gizonezko txaleko motza emakumezko gaueko konjunto bati gehitzean.

Afrikako eta ekialdeko ebaketaren eta joskera-metodoen sinpletasuna bat dator Armanik diseinu minimalistaz dituen ideiekin. Esate baterako, kaftan-motako soineko bat sortzeko, jantzi tradizionala hartu eta erabat berritxuratzen du, berak duen ikuspegira egokituz. Arte Ederretan aurkitutako ehundura aberatsen eta diseinu sinpleen eta harribitxiz egindako antzinako Txinako bordatu eta apaindura konplikatuen aurrean liluratuta, Armanik marrazki berriak eta sofistikatuak sortzen ditu. Gaueko soinekoetan portzelana eta pintura txinatarraren motibo apaingarriak erabiltzen ditu, eta soinerako bitxi dotore bihurtzen ditu. Horrez gain, Japoniako paisaje-pinturaren eragina antzematen da bere konjunto delikatu eta arinetako batzuetan, zenbaitetan armadura eta kimono japoniarretan inspiratutakoak izanik.

Ekialdea eta Mendebaldea, antigoalekoa eta modernoa, herrikoa eta elitekoa alboan jartze horrek Armanik oihalak eta estanpatuak oso ondo menderatzearen erakusgarria ez ezik munduko kultura desberdinen aurrean berak duen sentsibilitate handiaren adierazgarria da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago