Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

[306 aretoa]

Info gehiago

[302 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[307 aretoa]

Armanik beti sinestu izan du artifiziorik gabeko modan, xumea eta aldi berean dotorea den modan. Estilo lineala eta minimalista aukeratu du, sarritan gizonezkoen jantzietan edo jantzi erregionaletan oinarritutako formak erabiliz. Askotan diseinu minimalistak gatzgabeak direla esan ohi den arren, ez da horrelakorik gertatu Armaniren kasuan. Bere estiloari dagokion minimalismoa ez da soilik elementuak kentzera mugatzen, estilo leun, hotz eta hitsa itxuratzen duen errefinamendu eta leunketa-prozesu baten ondorioa baita. Armaniren estilo erakargarriak eta xehetasun funtzionalek urteetan zehar eboluzionatu dute, bere jantzien itxura hobetzeko ehun eta teknologia berriak gehituz. 

Bere lehenengo bildumetatik hasita, Armaniren aztergaietako bat emakumearen traje-txaketa izan da, soinera egokitua eta gerrian izur batzuk dituela. Beste diseinugile batzuen eskuetan tolestutako ehunak xingola edo gerriko etnikoak gogorarazi ditzakeen arren, Armanik moderno bihurtzen du xehetasun hori, eta horren bitartez ehunaren funtsezko ezaugarriak nabarmentzen ditu. Bere jantzien ehunak diren bezalaxe agertzen dira, dagokien pisuaren edo ezaugarrien kontrako formak inoiz hartu gabe. Smokingak oinarri hartuta soinekoak ikertzean, Armanik androginiaren gaia lantzen du, aldi berean femeninotasuna mantenduz, ordea; dotorezia agortezinak neurrizkoa izaten jarraitzen du, nahiz eta ironia ukitu txiki bat igarri zaion. Gauza bera gertatzen da gaueko jertse minimalista estuekin, kutsu maskulinoa izan arren aberastasun delikatua iradokitzen baitigute gona luze dotore batekin konbinatzen direnean.

Armani bere kolore neutroengatik ezagutzen badugu ere, beltzean oinarritutako paleta ere erabili izan du, Ad Reinhardt eta Mark Rothko artista iparramerikarren pinturak gogorarazten dizkiguna. Reinhardten pintura monokromoen antzera, Armanik alboan jartzen ditu tonu bereko baina ñabardura desberdinetako koloreak, aberastasun optiko izugarria erdietsiz. Konplexutasun bisuala organza eta tulezko geruza gardenak gainjarriz azpimarratzen da, barruko geruzekin kontrastatuz. Artile iletsuak krep mateekin koordinatzen dira, are eta hitsagoa den kolore konbinazio batean, ehunen argiaren zurgapen-propietateetan oinarritutako konbinazioa izanik. Hala lortu ditu Armanik dotorezia eta oreka gaindiezinak. Bere minimalismoak aberastasun handia du ikusmenari eta ukimenari dagokienez, eta bere estilo aszetikoari ukaezina den sentsualitatea dario.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago