Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

Sarrera

Info gehiago

[306 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[305 aretoa]

Armani bi sexuen janzkera tradizionalaren kodeak azpikoz gora jartzen dituen joskera androginoagatik da ezaguna; hala ere, baditu erabateko femeninotasuna iradokitzen dituzten jantziak ere. Izan ere, Armaniren obran lentzerian inspiratutako konjuntoak, gardentasunetan oinarrituak, eta ehun estanpatu deigarriak, loreen motiboak eta kolore biziak dituztenak, ikus daitezke.

Barruko arropa finak gogorarazten dizkiguten jantzi gardenak eta soinean estutuak gorputza erakusteko eta ezkutatzeko kontraesaneko joeraren erakusgarriak dira. Diseinu garden hauek bigarren larruazal antzeko bat dira, aldi berean gorputza estali eta agerian uzten duena. Armanik harribitxiekin eta  ñirñir egiten duten dilista formako xaflekin osatutako bordatuak era bikain eta landu batean aplikatuz lortzen du efektu hori. Garai victoriarreko modeloetan inspiratuta dauden bere diseinu zuhurrenetan ere antzematen da erotikoa eta neurritsua dena alboan jartzeko joko hori; bolumen handiko gonak tirarik gabeko topekin batera agertzen dira, edo gerruntze neurritsuak gainjarritako geruza gardenez osatuta dauden gona sentsualekin konbinatzen dira.

Oso femeninoak diren hainbat traje tradizional oinarri hartuta Armanik egiten duen interpretazioan ere igartzen da koloreak eta loreak atsegin dituela, neurri batean Henri Matisseren marrazkietan eta paleta ikusgarrian inspiratuta. Arrosak, urdinak eta berdeak nahastu egiten dira beltzarekin eta grisarekin, diseinugilearen kolore ohikoagoekin, alegia. Harribitxiz bordatutako loreak berdintsu azaleratzen dira soinekoetan nahiz inspirazio maskulinoa duten trajeetan. 1978ko udaberriko emakumezko bilduman, boa politak artile lodiz egindako txaketekin konbinatu zituen. Hiperfemeninotasunaren fetitxe hau (boa) ordura arte gizonezkoen jantzietara soilik mugatzen zen txaketarekin (artile lodiz egina) konbinatze hori maiz ikus daiteke Armaniren obran. Gainera, harribitxiz eta ñirñir egiten duten dilista formako xafla finez egindako bordatuak gizonezkoen janzkerari dagozkion motiboetan —galburuak, koadro eskoziarrak edo klub-gorbatetan tipikoak diren marrak esate baterako— aplikatzen ditu. Emakumezkoaren jantzien apaindurak tradizioz gizonezkoen jantzigintzan erabilitako ehunetan sartzean, Armanik look androgino bat sortzen du, emakumeen nahiz gizonen janzkerako ohituretatik harantz doana.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago