Edukira zuzenean joan

Giorgio Armani

[303 aretoa]

Info gehiago

Atalak

[304 aretoa]

Areto honetako emakumezkoen zuri-beltzezko gaueko konjuntoen aurkezpenaren bidez, Armaniren obran behin eta berriz agertzen diren gaiak azpimarratzen dira. Bere aurreko bildumetan bezala, soina estilo sentsual eta seguru batez estalita iradokitzen da, berriro ere erotismo sotila eta zuhurtasun hutsezina alboan jartzeko Armanik duen zaletasuna erakutsiz. Armanik gizon eta emakumeentzako diseinuen arteko mugak zehazgabetu ditu irudi androginoago baten bila. Horretarako, tradizioz gizonezkoei zegozkien osagaiak barneratu ditu (ehun, ebaketa eta patroi zehatz batzuk) emakumezkoen jantzietan eta alderantziz. Adibidez, smokinga gizonezkoen ohiko etiketa-jantzia izatetik emakumezkoentzako aukera bihurtu du. Armanik egin dituen smokingaren emakumezkoentzako bertsio dotoreetan, gizonezkoen gaueko jantzi horrek dituen muga zurrunak ezaugarri jostalari eta surrealistetan bihurtzen ditu. Batean smokingaren alkandora txuri lisatu berria gaueko soineko bihurtzen du, tximeleta itxurako gorbata beltz askea ematen duena soinekoaren halter deritzon eskotea bilakatuz; beste gaueko soineko bat sortzeko, berriz, smokingaren mahuka erraldoia erabiltzen du, txaketatik banandua.

Genero-transposizio horiez gain, hemen ikus daitezkeen jantziak zeharka aipamen historikoak egiten dituen Armaniren estilo modernoaren adibide dira, konjunto horietako batzuk XVIII. eta XIX. mendeetan Europan eramaten ziren jantziak gogora ekartzen baitituzte. Herrrialde ezberdinetako janzkeren eragina ere hainbat tokitan antzeman daiteke. Armanik mundu guztiko kulturak eta erreferentzia historikoak erabili ditu bere bildumetan, Ekialdeko jantziek dituzten ehundura aberatsak eta diseinu sinpleak gehituz, eta horiek guztiak bere erara interpretatu eta barneratu ditu bere diseinuetan. Nolanahi ere, glamoura darien diseinu hauetan nabarmena da Armaniren estiloaren bereizgarri diren sinpletasun dotorea eta praktikotasuna.

Lehen begiradan, begi bistakoa da kolorea gailendu dela Armaniren 2000 udaberria/uda bilduman. Oraingo honetan konjunto gazteak sortu ditu, bata bestearen gainean jarritako geruzez osatutakoak eta ehundurak eta oihalen ezaugarriak azpimarratzen dituztenak, horiei erabilera berriak emanez eta kolore berriekin itxuraldatuz. Hain ezaguna den emakumezkoentzako irudi androgino eta trajedun horren aurrean irudi femeninoagoa sortu nahi izan du bilduma honetarako. Hori lortzeko seda distiratsuak, kotoizko ehun tratatuak eta apaindutako lihoak erabili ditu. Hain gustuko dituen kolore hitsak (hauts, izotz, gris hotz eta karrakela kolorea) bilduma honetan erabili dituen fuksia eta lima kolore distiratsuekin kontraste handia egiten dute. Bilduma honen bereizgarri dira ere Armanik Kandinsky-ren koadroetan oinarrituz sortu dituen marrazki bizi eta abstratuak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[305 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[306 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[307 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[302 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[303 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago

[304 aretoa]

Giorgio Armani, Atala, 2001

Info gehiago