Edukira zuzenean joan

David Salle

Sarrera

Info gehiago

Tennyson

Info gehiago

Iruzkinak

Autopsia (Autopsy)

Izenburua:
Autopsia (Autopsy)
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Mugimendua | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa | Hiperrealismoa | Op-art
Artelan motak:
Argazkia | Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Hauxe da David Salle-ren artelanik ezagunenetakoa. Bere karreraren hasieran margotu zuen, 1981ean. Koadro hau bi mihisez osatzen da berez, diptikoa delakoa osatzen baitu, artista honen lanetan behin eta berriro agertzen zaigun ezaugarria alegia. Koadro honek diptikoa osatzen duten bi panelen izaera aurkaria du oinarritzat: kolorea batetik eta zuri‑beltza bestetik, abstraktua batetik eta figuratiboa bestetik. Kontraste hauen bidez, artearen historia dakarkigu gogora Sallek, pinturaren historiako azken urteak bereziki.

Ezkerreko panelean, behin eta berriro agertzen diren kolorezko blokeen marrazkiaren patroia ikus dezakegu, 60ko hamarkadaren erdialdean Estatu Batuetako pinturan lantzen zen estilo bati erreferentzia eginez: estilo optikoa edo Op Art delakoari hain zuzen ere. Blokeak higitzen ari direla dirudi, beren kolore eta formek bizitza ematen baitiote gainazalari. Salleren blokeek telebista bateko kolore‑lerroak gogorarazten dizkigute halaber, abstraktuak iruditzeraino handituak. Lerro hauek ikusmenaren bizigarri ere badira, bestalde. Op Arteko marrazki abstraktuek eragina izango zuten gerora moda eta barrualdeen diseinuetan, diseinatzaileek irudi kaleidoskopio hauek oihaletan eta horma‑paperetan kopiatzeari ekin ziotenean.

Eskuineko panelean, argazki kezkagarri bat ageri zaigu, dibertigarria ere badena agian. Argazki horretan hiru kono soilez jantzitako emakume bat ikus dezakegu. Bi kono bularren gainean nabarmentzen dira, eta hirugarrena, buru gainean agertzen da. Emakumea desegindako ohe baten gainean eserita dago, espresiorik gabe adi-adi begira, ikusle edo voyeurarengandik urruti. Voyeura zu zerorri zara kasu honetan. Sallek oso gogokoa du ikusleak bere koadroen partaide bihurtzea, eta horretarako irudi zailak erabiltzen ditu ikusleak txunditu edo zirikatzeko. Esan bezala, ezkerreko panela Op Art estiloari jarraiki eginda dago, eta eskuinekoak, berriz, hiperrealismoa dakarkigu gogora; hau da, 70eko hamarkadaren hasieran, Op Art sortu eta gutxira, agertuko zen mugimendu artistiko garrantzitsua. Pintore hiperrealistek argazkien itxurazko errealismoa kopiatzen zuten. Hala, eskuineko paneleko irudian xehetasunak arreta handiz landuta daudela ikus dezakegu, baina era berean, argi garbia dario koadroari, eta zenbait kasutan, argazkietan agertzen ohi den distira ere bai.

Ezkerreko eta eskuineko panelen arteko kontraste sakonak bien arteko tirabira sortzen du. Bata figuratiboa da, abstraktua bestea; bata argazki‑modukoa da, bestea marrazkia. Bi pintura estiloak bakartzat har litezke, ez soilik kontrajarritako estilotzat; alegia, pinturaren muturren edo mugen irudikapen gisa uler genitzake. Biak ere pinturaren muturren adibideak ditugu: batean marrazki guztiz abstraktuak agertzen dira, eta beste panela lehian agertzen zaigu argazkien errealismoarekin. Op Art estiloa eta hiperrealismoa, garai hartan pintura alorrean indarrean jarraitzen zuten azken mugimenduetakoak ziren, eta 1981erako bogan egoteari utzia zioten dagoeneko. Izenburuak dioskunez, Salle pintura orokorraren autopsia metaforikoa irudikatzen ari dela dirudi. Sallek aurkezten digun autopsiak pinturaren historiako muturreko une horiek disekzionatzen ditu, bi pintura estilo horiek beste modu berri batera uztartuz. Honela, iragana irauli eta etorkizunera begira jartzen da, adierazmolde erradikalagoetara begira.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago