Edukira zuzenean joan

David Salle

Komedia (Comedy)

Info gehiago

Iruzkinak

Zeruko erregea (Sky King)

Izenburua:
Zeruko erregea (Sky King)
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura hila
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Zeruko erregea erakusgai dauden lan guztien arteko berriena da, 1998koa hain zuzen ere. Koadro honen tonua eta irudiak leunagoak dira, 80ko hamarkadaren amaierako lan polemikoetakoak baino. Salle-k orduko konposizio bizi eta konplexu berberak erabiltzen jarraitzen badu ere, arte tradizionalaren erreferentziak eta eszena hutsalak uztartuz, desagertu egin dira jarrera lizunak eta ikusmen‑joko iraingarriak. Ezkerreko mihisearen gainean laino zuri bat oldartzen ari da, Sallek eszena hori pintura zuriz zikindutako kristal batean zehar margotu izan bailuen. Lehen planoan kokatutako bodegoiak areago iluntzen du gela, gela arrunt bezain zalantzazkoa, eta horrela, oztopatu egiten digu ikusgai dugunaren gaineko ulermena.

Bodegoia, bestalde, argia eta zehatza da. Fruta‑ontziak gure arreta erakartzen du, barrualde hutsaletik kanpo. Frutari inolako garrantzi errealik eman beharrean, Sallek bodegoien pinturaren tradizio osoa irudikatzeko erabiltzen du bodegoi hau. Bodegoi honen eginkizuna bodegoi guztiak irudikatzea baita. Paisaje bat txertatzea ez da batere ohikoa Salleren obran, baina, aurreko koadroa bezalaxe, honakoa eraketa artifiziala da, agerikoa baita bodegoia ez duela berezko eran irudikatu. Era berean, bereganatu egin du irudia, eskuineko euri‑tanta estilizatuak zein gitarrak Rene Magritte pintore belgikarra baitakarkigute gogora, izan ere, artista hark ere objektu flotatzaileak erabili baitzituen bere konposizio kriptikoetan.

Sallek bere koadroetan irudiak bateratu eta batzuk besteen gainean jartzeko darabilen era jostagarriak, askatasuna ematen dio aukeratzen duen edozein genero edo estilo elkartzeko. Arrunta edo gustu onekoa, errealista edo fantastikoa izan, haren pintura harrigarria eta erakargarria izan daiteke, abstrakzio hutsera edo narratibara jotzeko beharrik izan gabe. Sallek estilo intuitiboa eta aldakorra sortu du, era askotako iturrietatik aterea izan arren bere‑berea duena, eta erraz antzeman daitekeena, garai modernoko beste edozein pintoreren estiloa erraz antzematen den bezalaxe.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago