Edukira zuzenean joan

David Salle

E.A.J.A.

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

Info gehiago

Iruzkinak

Komedia (Comedy)

Izenburua:
Komedia (Comedy)
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Salle-ren obraren alde iluna oso agerikoa da, ironiaz Komedia izendatu duen diptiko honetan. Ezkerreko paneleko tonu grisek giro berezia ematen dute aditzera. Zaila da pertsonaiak gizonezkoak ala emakumezkoak ote diren jakiten; ezkerretan eserita dauden biek emakumeak dirudite, baita gugandik hurbilen dagoen irudiak ere. Emakumeak ez daude objektu sexualen modura margotuta eta ez dira aurreko lanetan bezain ahulak. Besteetan ez bezala, oraingo honetan adi‑adi begira ditugu koadro honetako figurak. Emakumeen irribarre maltzurrak mehatxuzkoak eta salatzaileak dira. Zeri begiratzen ote diote halako basakeriaz, eta zergatik ari da barrez aurreko irudia, sabeliztun baten panpin eroria dirudiena?

Ezkerreko eta eskuineko panelen arteko inolako harmoniarik ezak are larritasun handiagoa ematen dio koadro honi. Mihiseetako bat iluna eta mehatxuzkoa da, zinema beltzeko filme izugarri baten modukoa; eta beste panela, berriz, argiz eta kolore biziko dekorazioz jantzita dago. Eskuinera begiratuz gero, atzealdean, kolorezko panelaren atzean, barrualde original bat ikusiko duzu 50eko hamarkadako dekorazioaz apainduta, foileto batetik edo iragarkiren batetik kopiatua agian.

Sallek arte tradizionalekin edo arte ederrekin loturarik ohi ez duten zenbait estilo erabiltzen ditu. Gela huts honetako giroan ez da gizakirik ageri, altzariak ez dira erabili, eta ez du inork lo egin ohean. Mihisean txertatutako panel txikiko manikiak ere ez du bizirik. Grabatu viktoriarren estiloa boga-bogan egon zen surrealista frantziarren artean, eta itxuraz mundutarrak ziren irudiokin muntaketa enigmatikoak sortu zituzten. Tximeletek osatutako argi-koroa bitxiaren azpian, iduneko beldurgarri bat ageri da, manikia bezala bururik gabea. Sallek Jean-Antoine Watteau pintore frantziarraren koadro batetik kopiatu zuen idunekoa, Gilles izeneko itxura goibeleko pailazoa irudikatzen zuen koadro batetik.

Sallek beti esan izan du bere pinturek ez dutela narratibarik. Nolanahi ere, zaila da hain desberdinak diren elementu hauek ez lotzea: iduneko beldurgarria, bururik gabeko manikia eta tximeleta baten bizitzaren zikloa. Dena den, artistaren azalpenik lortzea ezinezkoa zaigunez, multzo osoaren azpian ezkutatzen diren argudioei buruzko susmoak adierazi besterik ezin dugu egin. Ziurgabezia honek areagotu egiten du koadroaren larritasuna eta komedia maltzurra.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago