Edukira zuzenean joan

David Salle

Pressed-in sturges

Info gehiago

Komedia (Comedy)

Info gehiago

Iruzkinak

E.A.J.A.

Izenburua:
E.A.J.A.
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | AEB | Zinema
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Honako obra hau hautazko irudien oldar modukoa duzue. Gure begiak osagai batetik bestera abiatzen dira, konposizio honen esanahia ulertu nahian. Azter dezagun, lehenik eta behin, Errenazimentuko estiloari jarraiki irudikatutako eszena nagusia: bertan, figura bakoitza norbaiti begira agertzen zaigu, edo beste norbaitekiko elkarrekintzan. Tunika urdina jantzita duen gizona eserita dagoen figurarekin objektu bat trukatzen ari dela dirudi, baina mihisearen erdiaren gainean ipinitako panel hori batek oztopatu egiten digu ikusmena, eta eragotzi egiten zaigu, horrela, gertatzen ari denaren gaineko ulermena. Esanahi galera hori osatzeko, Sallek testu-bunbuilo huts bat margotu du goiko aldean, koadro honek ezer esatekorik ez duela esan nahian-edo, alegia, esanahirik edo kontatzekorik ez duela adierazteko. Bunbuilo honek —komikietatik edo Pop Artetik aterea—, panel gainjarriek eta barrualde marroiak, eserita dagoen irudiaren jantzi gorrietan soilik ikus daitekeena, oztopo horien atzean ikus zitekeen sakonera galarazten dute erabat. Eta narratibarik eta perspektibarik gabe, irudi handia arte historikoaren erreferentzia hutsa besterik ez da azken batean.

Koadro honetan gehikuntza bidegabeak gailentzen dira: arlekinen figurez osatutako zuri‑beltzezko hiru panel, eskultura afrikar bat eskuinean, marrazki bizidunetako pertsonaia xelebre bat koadroaren behe aldean, eta pintura gorriz egindako marra bakartia. Salle ikusmenaren historiako zakarrontzian miaka ibili dela dirudi, ondoren ontzia irauli eta mihise baten gainean husteko. Baina haren estiloan ez dago ustekabekorik edo ezustekorik, ederki asko ezagutzen baitu kaosa. Sallek irudiak mailakatu eta mozteko darabilen teknikak lotura estua du filmeak muntatu eta egiteko erabiltzen diren muntaketa eta pantaila banakatuaren teknikekin. Ikasle garaian saiakuntza ugari egin zituen Sallek bideoko teknikekin, eta zinearekiko interes horri eutsi dio bere pintore-karrera osoan zehar.

Konposizio kezkagarri honek gaur egungo telebistaren belaunaldiko ikusleen arreta erakartzeko adinako ikusmen-indarra du. Koadro honen bidez, Sallek frogatzen du pintura figuratiboa ikusteko esperientzia, mugitzen ari diren irudiekin lehia daitekeela. Figuretan oinarritutako pintura laurogeiko hamarkadan biziberritu zen, Salle eta Julian Schnabel bezalako artista estatubatuarren lanari esker batetik, eta artista hauen garai bereko Sigmar Polke eta Francesco Clemente bezalako artista europarrei esker bestetik.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago