Edukira zuzenean joan

David Salle

Tennyson

Info gehiago

E.A.J.A.

Info gehiago

Iruzkinak

Pressed-in sturges

Izenburua:
Pressed-in sturges
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Artea eta umorea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | AEB | Preston Sturges | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Lan honen izenburua, Pressed-in Sturges, Hollywoodeko Preston Sturges idazle eta zuzendari ezagunaren izena erabiliz osatutako hitz‑jokoa duzue. Autore honek arrakasta handiko zazpi komedia egin zituen 40ko hamarkadan zehar. Salle-ren lanean, komedia eta umore beltzeko osagaiak nahasten dira, malgutasunik gabeko irudiak erabili arren. Teknika jostagarri honen ageriko adibidea dugu honako koadroa. Ikus, beheko aldean eskuinetara, emakume baten irudia agertzen dela musika‑tresna bitxi bat laztanduz. F formako biolinaren zuloak emakume baten bagina sinbolizatzen duten ikusmen‑jokoak dira. Koadroaren goiko aldean agertzen den berde koloreko forma handiak, bestalde, emakume baten obarioen zilueta dirudi.

Aipatutakoez gain, beste zenbait osagai agertzen dira koadroan esekita, hala nola, estatuatxo txiki bat, eta urrezko kaliz bitxi bat, alboetara ateska artikulatu batzuk dituela.

Neurrigabeko irudi‑kakofonia hau ohikoa da Salleren helduaroko estiloan. Koadroaren goiko erdia edaria eta dibertsioa irudikatzen dituen ihauterietako eszena bat da, erdiko figura adardun barregarriak eteten duena. Eszena hau bera osorik errepikatzen da eskuinean. Pertsonaiek jantzita dituzten mozorroek Belgikako James Ensor pintorearen lana dakarkigute gogora, burgesia ustela eta aurki lehertzekoa zen Lehen Mundu Gerraren hondamendia margotu baitzituen, mozorro eta munstroez osatutako konposizio ederretan. Deabruzko begitarte honek Francisco de Goya pintore espainiarraren azken urteetako pintura beltzak dakarzkigu gogora halaber, sorgin, ahuntz eta astoez osatutako bere psikearen mundu iluna margotu baitzuen. Era berean, Salleren lana 80ko hamarkadako Estatu Batuetako arrakasta eta aberastasunaren distiran murgiltzen da, bere baitan ezkutatzen duen ilunpeko mundua agerian uzteko.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago