Edukira zuzenean joan

David Salle

Autopsia (Autopsy)

Info gehiago

Pressed-in sturges

Info gehiago

Iruzkinak

Tennyson

Izenburua:
Tennyson
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Biluzia | Jasper Johns
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

Tennyson 1983ko lan goiztiarra dugu. Gorputz biluzi bat gailentzen da koadroan, hondartza dirudien paraje batean etzana. Zenbait osagai agertzen dira laranja garratz koloreko atzealdearen gainean: bi zirkulu urdin mihisearen eskuinean, eta errotulu handi bat gainean, erdialdea zeharkatuz; ezkerretan, berriz, turkesa eta magenta koloreko marra batzuk agertzen dira, eta belarritzar baten egur eta igeltsuzko erliebe bat. Sallek itxuraz loturarik ez duten ez ohiko gauzak elkarrenganatzen ditu koadro konplexu bat osatuz.

Koadro honetako bitxitasunik nabarmenena, gainazalean baldarki itsatsitako igeltsuzko belarria dugu ziurrenik, benetako belarri baten gainean moldea atereaz egindakoa. Hiru dimentsioko objektu hau Sallek ad‑hoc erabiltzen duen estiloaren erakusgarri ditugu. Estilo honek Greziako eskultura eta Jasper Johns artista estatubatuarrak ditu erreferentziatzat, azken honek hustutako igeltsuzko gorputz-zatiak itsasten baitzituen bere margolanetan. Horixe da collagearen oinarria, kubistek hogeigarren mendearen hasieran lantzen hasitako teknika. Sallek gaztetu egiten du jarduera hori, arteko historiako hainbat estilo uztartuz.

Salle bezalaxe, koadro honi izena ematen dion Tennyson poeta ere kontraesan ugariko gizona zen. Haren poesia, heroikoa eta lirikoa izan zen, baina bitariko jarrera izan zuen emakumeekiko, aingeru eta deabru gisa, birjina eta emagaldu gisa irudikatzen baitzituen aldi berean. Honela deskribatu zuen Tennysonek lorazain baten alaba: “Erdia argia, erdia itzala, agure bat gaztetzeko moduko ikuskizuna”.

Emakumezko arkeotipoak, koadro honetako gorputz biluzia bezalakoak, oso ohikoak dira Salleren obran. Lantzen duen artean emakumeak esplotatzen dituela leporatu izan zaio, objektu sexual hutsetara murrizten dituelakoan. Hogeita hamaika urte zituenean, gaztetxo lizun baten ikuspegitik margotzen zuen, oheko maindireen azpitik irudi likitsak ezkutuan eta atsegin handiz begiratuko bailituen. Sallek jende asko eta asko samindu zuen, pornografiako irudiak pintura tradizionalaren mailara jaso eta galeria bateko hormetan ikusgai jartzean. Hala ere, emakumezkoen gorputz biluziak xarmarik gabeko estilo goibelaz margotzen ditu, irudi gaitzesgarriak ez bailiran, denboraren buruan indarra galdu duten oroitzapen nostalgikoak baizik.

BESTE ATALAK

Sarrera

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Autopsia (Autopsy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Tennyson

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pressed-in sturges

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

E.A.J.A.

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Komedia (Comedy)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Zeruko erregea (Sky King)

David Salle, Iruzkina, 2000

Info gehiago