Edukira zuzenean joan

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

Lankidetzak

Info gehiago

Atalak

Sampling eta scratching. Musika, hitzak eta collagea

Izenburua:
Sampling eta scratching. Musika, hitzak eta collagea
Erakusketa:
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Gaiak:
Artea eta komunikabideak | Artea eta literatura | Artea eta musika | Hip hop | Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Grafitia | Performance | Pintura
Aipatutako artistak:
Basquiat, Jean-Michel

“Basquiat-ek zuen trebetasuna testua eta irudiak uztartzeko —hitzak moztuz, itsastuz, birziklatuz, urratuz eta errepikatuz— 1970eko hamarkada amaierako hip hop mugimenduaren joera berritzailearen adibide bikaina da.” —Franklin Sirmans, arte-arduraduna

Basquiatek inguruan zeukan guztia baliatzen zuen inspirazio-iturritzat. Irakurle porrokatua zen eta margotzen zuen bitartean musika entzuten edo telebista ikusten jarduten zuen. Buru belarri sartu zen goi-mailako artean zein grafitian, jazzean zein rap-ean, punk zein pop kulturetan, medikuntzako testuliburuetan zein komikietan, eta konplexutasun hori guztia geruza anitzeko artelan sofistikatuetan bideratu zuen eta horrela aurrea hartu zion gaur egungo interneteko kulturari. Musikak eragin handia izan zuen Basquiatengan. Izan ere, hip hop musikariek bezala, estilo poetiko askea zerabilen, haren artegintzan hainbat iturrietatik ateratako osagaiak nahastuz. Izan ere hip hop musikaren eta Basquiaten goraldia aldi berekoa izan zen. Artelan guztietan —irudi asko gainjarri zituen horietan nahiz esaldi kitzikatzaile soilak zituztenetan— Basquiatek ikurrak eta testuak uztartu zituen, haren iturriak bezain anitza den arte-ikuspuntua gauzatzeko. Arte-kritikari batek honela deskribatu zuen haren lana: “Lanetan performancea, musika eta artea bat egiteko Basquiaten moduak ez zuen aurrekaririk bere garaian eta oraindik ere ez du”.

BESTE ATALAK

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Kalea da estudioa

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Heroiak eta santuak

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Historiak aldarrikatzen

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Islak

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Dualtasunak eta identitate bikoitzak

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia, Atala, 2015

Info gehiago

Marrokerietan: marrazkiak eta zirikatzeak