Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
Kalea da estudioa
Atalak
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Izenburua:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Erakusketa:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta kultura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Sormena | New York | Arrazakeria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Kaleko Artea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Basquiat, Jean-Michel
Jean-Michel Basquiat (1960–1988) joan den mendeko artista berritzaileenetako bat izan zen. Marrazkien, pinturen eta geruzetan jarritako irudien eta testuen uztarketen bidez, inguruko mundua ikusizko lengoaia berezi bihurtu zuen. Izan ere, haren kode horrek bide berriak ireki zituen arte garaikidean. Basquiaten irudiek ikur eta kultur erreferentzia ugari dituzte, eta pisuzko gaiak jorratzen dituzte: norberaren identitatea, boterea, gizartean sakon errotutako arrazakeria eta berdintasunik eza, besteak beste. Hogei urte zituenerako txalotutako artista zen: haren pintura iraultzaileei esker, New Yorkeko arte giro distiratsuaren gailurrera heldu zen laster.
Gaur egun Basquiaten arteak eragindako hotsak ere entzun ditzakegu: oraindik da ederra, konplexua eta adierazgarria, eta oraindik garamatza hainbat ideia zalantzan jartzera, ezinbesteko eztabaidetan murgiltzera eta mundua ikuspegi kritiko batetik hausnartzera.
Erakusketa hau Art Gallery of Ontario-k antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.