Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

hezkuntza-edukia

Musika: ikasi eta jo

Izenburua:
Musika: ikasi eta jo
Erakusketa:
Frank Lloyd Wright
Gaiak:
Gizakia | Artea eta hezkuntza | Artea eta musika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sentimenduak
Aipatutako artistak:
Lloyd Wright, Frank

Wright-ek musika ikastea eta jotzea oinarrizkotzat zituen eta kideen heziketan berebiziko garrantzia zutela uste zuen. Musikari profesionalek maiz emanaldiak ematen zituzten Elkartean, baina ikasleak ere bultzatzen zituzten euren musika sormena ikertzera. Abesbatzan kantatzea eguneroko bizitzako zeregin garrantzitsua zen bi Taliesin etxeetan.

“Musika soinuaren eta erritmoaren funtsezko azterketa da pertsonaren emozioek eta naturak pertsonari eragiten dion sentipenek sortzen duten aldetik. Tonuak uztartzean datza. Ondoren, tonua eta erritmoa gizakiaren aldarteen adierazpide eta sentimendu gisa ikertzen dira, hau da, berriz ere arkitektura naturaren azterketa gisa.” —Frank Lloyd Wright