Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

hezkuntza-edukia

Kutxa-proiektuak

Izenburua:
Kutxa-proiektuak
Erakusketa:
Frank Lloyd Wright
Gaiak:
Giza harremanak | Artea eta hezkuntza | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua
Artelan motak:
Arkitektura
Aipatutako artistak:
Lloyd Wright, Frank

Kutxa proiektuak Elkartearen hasierako urteetan sortu zituzten. Jatorrian, ikasleek arkitektura-diseinuak egin eta oso landutako kutxa batean Wright-i Gabonetan eta haren urtebetetzean —ekainaren 8an— opari egiten zizkioten. Ikasleek Wrighten diseinuetan lan egin ohi zuten eta beraz, kutxa-proiektuen bidez euren diseinu-ideiak aurkez ziezazkioketen Wrighti. Proiektu bakoitzean —guztien artean bat egiten zuten— ikasle batek aurkeztu beharreko eraikinaren arkitektura-kontzeptua lantzen zuen eta gainerakoek kutxaren diseinuan lan egiten zuten. Urteak aurrera, egitarau hori ikasketa-curriculumean sartu zen eta Wrightek horien bidez ondo baino hobeto ebalua zezakeen ikasleen sormena eta kontzeptuak lantzeko modua, baita marrazteko zuten trebetasuna ere. Egun kutxa-proiektuek oraindik garrantzia dute Frank Lloyd Wright Arkitektura-Eskolan: urtean bitan ikasleek diseinu bat aurkezten dute, baina ez dituzte kutxetan sartzen; aitzitik, gehienak euskarri digitaletan sortu eta aurkezten dira.