Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

hezkuntza-edukia

Twombly. Ezkututako zer istorio du lan honek?

Izenburua:
Twombly. Ezkututako zer istorio du lan honek?
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | AEB
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Minimalismoa | Pop Artea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Twombly, Cy

Cy Twombly artistaren (Lexington, Virginia, AEB, 1929–Erroma, 2011) Komodori buruzko bederatzi gogoeta (1963) artelana Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumari dagokion pieza da. Twomblyk 1963ko neguan sortu zituen bederatzi mihise abstraktu horiek, historiako gertakari tragikoak aztertzen ari zen garaian. 303. aretoko ziklo hau, zehazki, Aurelio Komodo enperadore erromatarraren (agintaldia: 177–192) ankerkerian, erotasunean eta hilketan oinarritzen da.

Komodori buruzko bederatzi gogoeta artelanak ez zuen harrera onik izan New Yorken 1964an lehen aldiz erakutsi zenean, garai hartan Pop mugimendua eta Minimalismoa AEBko arte forma nagusiak baitziren. Hala eta guztiz ere, Twomblyk abstrakzioari eutsi zion bere ibilbide osoan, bere artelanetan historia, hizkuntza, zenbakiak eta zirriborroak ere ikus daitezkeen arren