Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

hezkuntza-edukia

Oteiza. Esperimentazioaren bidea

Izenburua:
Oteiza. Esperimentazioaren bidea
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta identitatea | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Oteiza, Jorge

Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908–Donostia, 2003) Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren euskal artista funtsezkoetako bat da. Hain zuzen ere, 1957. eta 1958. urteen bitartean sortutako eskultura-multzoaren jabe da bilduma, “familia esperimentalei” edo sailei dagokiena. Horiekin Oteizak hiru dimentsioaren inguruan ikertzen zuen, gorputz geometrikoak zilindro, esfera edo kubo gisa hustuz. Pieza horietako batzuk Kutxa metafisikoak sailari dagozkio eta 301. aretoan daude ikusgai.

Oteizak 1959an utzi zuen jardun artistikoa, euskal kultura, politika eta hezkuntzaren ikerketari heltzeko