Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

hezkuntza-edukia

Kiefer. Museo baterako artelanak

Anselm Kiefer (Donahueschingen, Alemania, 1945) Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren artista nagusietako bat da. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortutako formatu handiko hamaika artelan ditu bildumak, Museo honetan berariaz erakusteko eskuratutakoak. Horien artean, margolanak, eskulturak, liburuak eta xilografiak daude. Artelan horietako batzuk, sarritan testura eta material organikoz gainezka daude, hala nola, ekilore-haziak edo zainzuriak.

Historiaz, mitologiaz eta Bigarren Mundu Gerraren eta Holokaustoaren izugarrikeriez ikertze-lanetan urtetan ibili ondoren, gizakiaren espiritualtasuna eta adimenaren funtzionamendua arakatzeari ekin zion Kieferrek