hezkuntza-edukia
Clemente. Giza gorputzaren garrantzia
- Izenburua:
- Clemente. Giza gorputzaren garrantzia
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Transabangoardia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Francesco Clementek (Napoli, Italia, 1952) Amaren gela (1995–1997) aginduz sortu zuen Guggenheim Bilbao Museoaren inauguraziorako. Erdi Aroko eta Errenazimentuko stanze geletako espazioak eraldatzen zituzten horma-irudiak gogorarazten ditu. Artelan hau egiteko artistak 1920ko hamarkadako antzerki-oihal bat erabili zuen, eta hamazazpi paneletan gauzatu zituen hainbat narrazio eta irudi abstraktu. Panelek esperientzia bisual zirraragarria sortzen dute, Clementeren artegintzaren bereizgarri diren kolore eta formek areagotzen dutena. Artistak giza gorputza tresnatzat baliatu zuen, 306. aretoko panel bakoitzaren esanahia aditzera emateko.
Clementek Italiako Transabangoardia-mugimenduaren garapenean funtsezko zeregina izan zuen. Izen hori eman zion Achille Bonito Oliva arte-kritikariak 1980ko Veneziako Bienalean sortutako mugimenduari, giza irudiak eta ohiko materialak baliatzen zituzten mugimenduko artistei