Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

hezkuntza-edukia

Rothko. Zer sentitzen duzu artelan honen aurrean?

Izenburua:
Rothko. Zer sentitzen duzu artelan honen aurrean?
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erakusketak | AEB | Sentimenduak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rothko, Mark

AEBko Espresionismo Abstraktuaren adibide garbia da kolore-eremu pintura izenez ezaguna den estiloari dagokio. Sarritan plano kromatiko handietan erakutsitako kolorea behatuz, pertsonen sentimenduak eta emozioak asaldatzea zen Rothko-ren helburua.

304. aretoan, Mark Rothkoren (Dvinsk, Errusia, 1903–New York, AEB, 1970) Titulurik gabea (1952–53) artelan ikusgarria ikus daiteke. Artistaren ibilbidearen pieza nagusia da, bai eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarena. Artelan honek zeresan nabarmena izan zuen Art Institute of Chicagon 1954an erakutsi zenean, Rothkoren heldutasuna agerian uzten zuen lehen bakarkako erakusketan.