hezkuntza-edukia
Chillida. Mende erdia bilduman
- Izenburua:
- Chillida. Mende erdia bilduman
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Chillida Juantegui, Eduardo
Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma osatzeko eskuratutako lehen artelanen artean, Eduardo Chillida-ren (Donostia, 1924–Donostia, 2002) artelanak daude. Euskal eskultorearen eta Guggenheim Fundazioaren arteko harremana 1958an hasi zen, Fundazioak Barnetik (1953) artelana erosi zuenean. Gerora, 1959an, Solomon R. Guggenheim Museum-en inaugurazio-erakusketan artelan hori ikusgai jarri zen. Urte batzuk geroago, 1980an, New Yorkeko museoak artistari eskainitako erakusketa monografiko garrantzitsua egin zuen, eta ia hogei urte geroago, 1999an, Chillidaren ibilbidea omentzeko erakusketa antologikoa antolatu zuen Guggenheim Bilbao Museoak; artistak berak esku hartu zuen azken erakusketa horretan.
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak gaur egun 130 lan ditu, XX. mendeko bigarren erdialdeko eta XXI. mendeko artista esanguratsuenetako batzuenak