Edukira zuzenean joan

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea

hezkuntza-edukia

Karl Haendel

Uste dut nire belaunaldiko beste artista batzuek, adibidez, Nate Lowman-ek edo Seth Price-k, eta nik bereganatzea hain barneratuta genuela, ezen lan egiteko oso era naturala bihurtu baitzen. Beste batzuek pinturak eta bideoak egin eta argazkiak ateratzen dituzten bezala, guk bereganatu egiten dugu. Bizitzan zehar ibiltzeko modu bat da, mundua ikusteko era bat, eta horri esker antzematen ditut arte bihur litezkeen gauzak. Aintzat hartu beharrekoa ere bada neure iturrietako asko ez direla erraz igartzen; izan ere, horixe da Irudien Belaunalditik bereizten nauena. Bildumagile gisa ikusten dut nire burua, iluntasunaren eta zaharkituaren zale gisa.

“An Interview with Karl Haendel (I) | Entrevista con Karl Haendel (I)” (elkarrizketatzailea Vagner M. Whitehead), Art Signal Magazine, 3 (2008ko urtarrila–martxoa), magazine.art-signal.com