Edukira zuzenean joan

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea

hezkuntza-edukia

Christian Marclay

[Nire] performanceak denboran oinarritutako jarduerak dira, zeinetan musika objektu bihurtzearen aurka agertzen naizen. Objektu bat edo eskultura bat egitea kontraesankor gerta daiteke, babesteko eta gordetzeko nahia hor dagoelako beti: iraun lezakeen zer edo zer egiten ari naiz. Hala ere, objektuak eratzea aldatzean datza: esanahi berria ateratzeko zerbaiten hasierako helburua aldatzean. Argazkigintza bereganatzeari, lekualdatzeari, zatitzeari lotua dago. Kamera arma zorrotza da. Soinu-grabaketa bezala, argazkigintza bizitza itxuratzen saiatzen den baliabide mekanikoa da.

“Christian Marclay” (elkarrizketatzailea Jonathan Seliger), Journal of Contemporary Art, jca-online.com, d.g.