Edukira zuzenean joan

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea

hezkuntza-edukia

Andy Warhol

Nik uste egunkariaren azaleko zorigaiztoko hegazkin-istripuaren irudia izan zela: 129 HILDAKO; Marilynak pintatzen ere banenbilen; egiten ari nintzen guztia Heriotza zela konturatu nintzen. Eguberri-eguna zen, edo Lanaren Eguna, jai-egun bat, eta irratia pizten nuen bakoitzean “lau milioi pertsona hil egingo dira” bezalako zerbait esaten zuten. Hura izan zen eragilea. Irudi latz bat behin eta berriro ikusten baduzu, indarra galtzen du.

“What is Pop Art? Part 1” (elkarrizketatzailea G. R. Swenson), Art News (1963ko azaroa): 24–27