Edukira zuzenean joan

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936

hezkuntza-edukia

[Kronologia] 1918

1918ko azaroa

Mario Broglio-k Valori Plastici (Erroma, 1921 arte) aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuen. Horretan esku hartu zuten Carlo Carrà, Giorgio de Chirico eta Alberto Savinio pintoreek: Italiako tradizio klasikoa berreskuratu zuten eta gerra aurreko abangoardien ikonoklasia alde batera utzi.

Amédée Ozenfant artistak eta Charles-Edouard Jeanneret (Le Corbusier) artista eta arkitektoak Après le cubisme manifestua kaleratu zuten Parisen. Horretan Purismoaren baloreak aldarrikatu eta zientzia, arrazoia eta ordena batu zituzten edertasunaren baitan.

1918ko azaroak 11

Menia sinatu zen Compiègne-ko basoan eta amaitu egin zen Lehen Mundu Gerra: ofizialki aliatuek Alemania garaitu zuten.