hezkuntza-edukia
1919
- Izenburua:
- 1919
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Bauhaus Eskola | Alemania | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa | Objektibotasun Berria
- Aipatutako artistak:
- de Chirico, Giorgio
1919ko otsailak 6
Alemaniako Biltzar Nazionala, aurreko hilean hautatutakoa, batzartu zen konstituzio berri bat idazteko; horrek Weimarko Errepublika (1919–33) ezarri zuen —errepublikak izen hori hartu zuen Turingiako hiri horretan batzartu baitziren eta, ordutik aurrera, bertan izan baitzuen egoitza gobernuak—.
1919ko apirilak 1
Walter Gropius arkitektoa Bauhaus disenu-, arte- eta arkitektura-eskolaren zuzendari bihurtu zen. Eskola aurreko hilean sortu zuen berak, Großherzoglich-Sächsischen Kunstgewerbeschule (Saxoniako Dukerriaren Arte Plastikoen Eskola) eta Sächsische Hochschule für Bildende Kunst (Saxoniako Arte Eder Goi Eskola) batu zituenean. Gropiusek oso bestela ulertzen zuen hezkuntza, jakintza-alor anitzetik begiratzen zion, eta hala tradiziozko akademizismoarekin hautsi zuen.
1919ko azaroa–abendua
Valori Plastici aldizkarian De Chirico-ren “Il ritorno al mestiere” saiakera agertu zen; horretan iraganeko lorpenak eta neurritasun klasikoaren balio jatorra berreskura zezaten sustatu zituen artistak, artista modernoen “itxuragabetzeak” konpontzeko.