hezkuntza-edukia
1927
- Izenburua:
- 1927
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Artea eta historia | Eragin artistikoa | Espainia | 27ko belaunaldia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
Ezinegon intelektualeko urte hauetan, Alberto Sánchez eta Benjamín Palencia eskultoreak ez ziren garaikideak bezala Parisera joan: Madrilen geratu ziren arte nazional berri bat sustatzeko; horrek Vallecas-eko Eskolari bide emango zion.
Rafael Alberti, Vicente Aleixandre, Dámaso Alonso, Federico García Lorca eta Jorge Guillén izan ziren 1927ko Belaunaldiko literatorik garrantzitsuenetakoak; hala ere, talde horretan ere artistak zeuden, hala nola, Salvador Dalí, Maruja Mallo eta Oscar Domínguez, baita Luis Buñuel zinemagilea ere. Intelektual talde horretako asko Madrilgo San Fernandoko Ikasle-Egoitzan eta Arte Eder Akademian ibili ziren maiz (nahiz eta Sevillan, Kanarietan eta Malagan ere jardun ziren).